Erraiak

erraiak AZALA def.indd

Autora: Danele Sarriugarte
Título: Erraiak
Editorial, año: Elkar, 2014.
ISBN: 978-84-9027-228-2
Páginas: 173

 

Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bere bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz.

Narratzaileak egurra banatzen du ezker-eskuin, eta egurra banatzen du bere buruarentzat ere, tonu ironiko nabarmenarekin. Egur ona, sutarako balio duena, esan gabe doa. Danele Sarriugarteren idazkera zorrotzak, irakurlea jartzen du beti jo puntuan, eta emoziozko erantzunak ez ezik, baita zentzumenezkoak ere eragingo dizkio. Kontzientziak astintzeko lehergailu gisa irakur daiteke eleberri hau.

Danele Sarriugarte Elgoibarren jaio zen 1989. urtean. Itzulpengintzan lizentziatua da eta Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea. Erraiak da argitaratu duen lehenengo liburua.

Deja un comentario

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Siguiente artículoLa isla de Bowen