Parrapean I Komiki Lehiaketa

Paparrean

Euskarazko Parrapean I. Komiki Lehiaketa antolatu du Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Begoñako liburutegian jatorrizko eta argitaratu gabeko lanak aurkezteko epea urriaren 15etik azaroaren 15era izango da.


Azaroaren 27an, 28an eta 29an Santutxu-Begoña barrutian ospatuko den Parrapean Komiki Egunak jaialdiaren baitan komiki istorioak euskaraz kontatzeko moduari buruzko tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak egongo dira. Lehenengo edizio honek gutxiengoan dauden hizkuntzetan argitaratutako komikietan jarriko du arreta.

  • Interesatuta dauden pertsonek banaka edo taldean hartu ahal izango dute parte.
  • Komiki kategoria bakarra egongo da, euskaraz edo testu barik.
  • Gaiak eta teknika libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du, eta kolorez edo zuri-beltzean egin ahal izango da.
  • Lanek bi orrialde izango dituzte, A4 formatuan (bertikalean), eta posible izango da marrazkiak eskuz egitea edo teknika digitalak erabili eta komikia jpg formatuan aurkeztea, CD batean.
  • Lanak eskuz edo posta arruntez aurkeztu ahal izango dira.

Irabazleek zenbait marrazki eta informatika material jasoko dute, diploma batez gain, eta komiki irabazlea ‘Berton’ aldizkarian argitaratuko da.

Oinarriak:

Parrapeankomikilehiaketa

Deja un comentario

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Siguiente artículoPROGRAMA DE ACTIVIDADES CULTURALES