Justin Hiriart, cazadores de ballenas en comic

Justin h

Guión: Gregorio Muro Harriet

Dibujos: Francisco Fructuoso

Título: Justin Hiriart

Justin Hiriart” 80ko hamarkadaren hasieran Glénat argitaletxe frantsesak Gomme hilabetekarian atalka argitaratu zuen istorioa da, geroago bere album bildumetara pasatuko zelarik, bost aleetako seriea osatu arte. Era berean Euskal Herrian Ttarttalo eta Erein argitaletxeek kaleratu zuten ere.

Komikigintzan, bale arrantzaren gaia ez zuen inork kontuan hartu ordurarte, eta euskal arrantzaleen epopeia “Justin Hiriart” komikiak nazioarte mailara atera zuen lehenengoz. Melvillek Moby Dick ospetsuarekin egin zuen bezala,  Harriet gidoilari emankorrak abentura handien zipriztinez busti zuen euskal jatorria zeukaten binetak.

Ozeanoen bozkarioa, herri indigenen aurkikuntza, Ingalaterrarekiko lehia… hori guztia fideltasun osoz birsorturik. Bere arbasoa izan zitekeen ontzi kapitain baten ibilbidea berreskuratzen du Donibane Lohizuneko artxibategietan Harriet gidoilariak. Fructuosok  haren zerbitzura era berean indartsua eta bizia den marrazkia jartzen du. 80 hamarkadako produktu bikain hura, orain formatu integralean, berriz argitaratu da eta Begoñako Parrapean Komiki Egunetan aurkeztu zen.

Komiki europar klasiko eta abenturazko maite dutenentzat ezinbestekoa.

justin

Deja un comentario

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Siguiente artículoParrapean, días de comic, vídeo resumen