Black is beltza

black is beltza

 

Agileak: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Jorge Alderete.

Izenburua: Black is beltza

Argitaletxea urtea: Bang, 2014.

ISBN: 9788416114184

Hizkuntza: Euskera- gaztelania

Orriak: 144

Black is Beltza eleberri grafikoa eta honen inguruko egitasmo askotarikoa Fermin Muguruzak prentsan gatazka bat jasotzen zuen irudi bat aurkitu zuenean sortu zen.

“1965ean New Yorken egindako argazkian, Iruñeko erraldoien konpartsa agertzen zen, San Ferminetako ohiko irudia, New Yorkeko 5. Etorbidetik desfilatzen ari zela. Argazki-oinean irakur zitekeenez, bi erraldoi beltzei debekua ezarri zieten desfilatzeko, arrazagatiko istiluak zirela eta. Hori guztia irakurri eta berehala, argi ikusi nuen hor istorio bat zegoela”. Gertaera historiko puntual horretatik abiapuntu, korapilo eta amaieradun narrazio bat jaio zen, non Harkaitz Cano idazleak eta Jorge Alderete marrazkilari- ilustratzaile argentinarrak parte hartu duten.

Muguruzak gure istorioko pertsonaia nagusiaren kontakizuna eraikiko du, Manex Unanuerena. Gazte horren begirada hartuta, kontakizunak zehatz azalduko dizkigu hirurogeiko hamarkadaren erdialdeko asalduzko garaietan izan ziren gertaera nagusia.

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaEl impostor