Habiak

habiak gurrutxaga

Egilea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Izenburua: Habiak
Argitaletxea, urtea: Txalaparta, 2013.
ISBN: 978-84-15313-70-0
Hizkuntza: Euskera
 Orrialdeak: 120

Komiki honetan Maite Gurrutxagak Simon baserritar zaharraren istorioa kontatzen du. Bere baserria desjabetu egin diote abiadura handiko trena eraikitzeko eta orain pisu txiki batean, txoria kaiolan bezala, bizi da. Hara erizain bat heltzen da Simon agurea zaintzera: Selma, Bosniako neska gaztea, gudaren izugarrikeriak atzean utzi nahian.

Apurka apurka, sufrimendua zer den dakien norbaiten pazientziaz, Selmak Simoni gerturatzea lortuko du, eta hitz gutxi baina begirada eta isiltasun ugarirekin, biek bakartasuna eta distantzia jasateko laguntza lortuko dute.

Komiki hau hiru arrazoiengatik berezia da: Txalapartak argitaratu duelako, honek komikiak normalean egiten ez dituelako; lan hau Maite Gurrutxaga ilustratzaile eta Errenteriako Dejabu panpin laborategia antzerki-konpainiaren arteko lankidetzaren emaitza delako; eta azkenik, nobela grafiko hau antzerkilan batean oinarrituta dagoelako, El hombre no es un pájaro, Balkanetatik etorria.

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaEmakumeak zinegile