Lurrean etzanda

lurrean etzanda

 

Egilea: Ruper Ordorika
Izenburua: Lurrean etzanda [Grabación sonora]
Argitaletxea, urtea: Elkar, 2014.
Kontrol zenbakia: KD-915

 

Zenbait abesti eta zenbait kantari dimentsio anitzekoak dira espazioan zabaldu eta denboran proiektatzen baitira, gure gogo-bihotzean modu berezian eraginez.

Munduko kultura orok izan ditu bereak, guk gurean hainbat ditugun bezalaxe. Ruper Ordorika, zalantzarik gabe, honelako kantaria dugu, halako abestiak sortu eta interpretatzen dituelako.

Lurrean etzanda deritzan disko honetan, kantariak barruan daraman korronteari heldu dio berriro, honako lan sakon, zabal eta gustagarri hau argitaratzeko.

Hamaika kantu berriok agertzen duten sorkuntza lana oso ideia zotil bezain sendoaren gainean oinarritzen da: maila handiko abesti hauek gizakumearen esperantzaren zerbitzuan jartzen bait ditu egile-kantariak, oroimenaren garrantzia, maitasunaren beroa eta bizitzaren edertasuna azpimarratzeko, musikaren dohai ludikoak erabiliz gure barnean ilusio disdirak pizten dituen bitartean.

Musikalitatearen sujerikortasunaz baliatzen da pertsonaren barrura begiratzeko eta horretarako musikarien kalitateaz hornitzen da Ruper Ordorika, orain arte ohituta gaituen moduan. Musikari hauek kantuen komunikazio ahalmena areagotu egiten dute, ezker-eskubi barreiatuz, pertsonaren barru-barruraino sartzen diren bitartean.

 

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaPistolak eta epistolak