Itzaleko Ondarea. Ondarea Paperean

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzuak antolatu duen erakusketa bat da, 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen xedeekin bat etorriz: Europako kultura-ondarea babestea, mantentzea, aztertzea eta zabaltzea.

Erakusketa honetan ezkutuan dagoen Bizkaiko Foru Liburutegiko eta Agiritegi Historikoko papereko ondare baliotsuaren zati txiki bat erakusten da. Erakusketarako piezak aukeratzean, eskaintzen duten informazio historikoaz gainera, ezezagunak zaizkigun paperezko ondarearen hainbat elementu baloratu dira, esaterako: paper motak, tintak, tipografía, azalak, kaligrafia eta baita ere, liburu, egunkari eta agierietako lerroen artean oharkabean pasatzen diren ilustrazioak.

ONDARE ARETOA: Mª Diaz Harokoa, 11. Bilbo.  Tel 94 406 7737

2018ko azaroak 12-2019ko otsailak 15

Astelehenetik larunbatera 10.00-14.00, 17.00-20.30 h.

Igandeetan eta jaiegunetan: Itxita

Zinebi

Zinebik– Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarte Jaialdiak azaroaren 9an inauguratuko du bere 60. Edizioa.

Bilboko Udal Liburutegietan:

  • Maileguan eramateko hainbat pelikula dauzkagu zure eskura.
  • Bestalde, eLiburutegia plataformak,  zinema, dokumentalak, kontzertuak, sailak eta laburmetraiak on line mailegatzeko aukera eskaintzen dizu.

Bilbon ere: 

Fas Zinekluba

Beste Zinema Jaialdi eta Jardunaldi batzuk

Jarraitu irakurtzen…