FANT

Maiatzaren 2tik 11ra Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 25. edizioa egingo da. Ikus-entzuleei ezuste eta ekitaldi berezi asko eskaintzeko asmoz heltzen da zilarrezko ezteietara.

Aurrerapen gisa, Bilboko Udalak, ekitaldiaren antolatzaileak, zenbait jarduera eskainiko ditu, beste jaialdi batzuekin edo hiriko erakundeekin lankidetzan, berrikuntzen aurre-estreinaldiak, klasiko batzuen berrikuspena, hitzaldiak, emanaldiak eta ikus-entzule mota guztiengana heldu nahi duten beste proposamen batzuk.

Horrela, FANTek, maiatza aurretik bere ikus-entzuleekin elkartzeko aitzakia bilatzen du, eta hilean behin, Golem –Alhondiga zine aretoetan estatu mailako aurre-estreinaldi bat eskainiz egingo du. Lehenengoa hilabete honetako 31n izango da, 20:00etan, gazte generoko zinearen Goonien garaiari omenaldia eskaintzen dion Anouk Whissell, François Simard eta Yoann eta Karl Whissell-en “Verano del 84” (2018) film kanadiarrarekin.

Bilboko Udal Liburutegietan, hainbat pelikula, maileguan hartzeko zure eskura daude.

Bestalde, eLiburutegi izeneko Liburutegi digitaletik, maileguan,  pelikulak eta dokumentalak jaits ditzakezu.

Bilbao Kultura WOW

Bilbao Kultura WOW” izenburuarekin, katalogo-gida bakar batean biltzen dira Uriko kultur jardueraren funtsezko edukiak, 120 ekimen baino gehiago, jaialdi, kultur eta aisialdi programa eta abarrekin, Bilboko Udaleko sail batzuek eta besteek eta udal-entitate edo -sozietateek antolatuta eta babestuta, hala nola Bilbao Ekintza, Arriaga Antzokia, Bilbao700, BilbaoMusika, BilbaoArte edo Azkuna Zentroa, hala nola,  ABAOk, Pabellón 6, Zirkozaurre, La Fundición, BBK Aretoa, Campos Antzokiak edo Euskalduna Jauregiak sutatutakoak,  besteak beste, xede honekin: sektoreari, herritarrei eta bisitan etortzen zaizkigunei laguntzea egunean egoten, ez dezan inork gal Bilbok eskaintzen duen kultur eskaintza askotariko, deszentralizatu eta bikaina.

Inork bere e-mailean jaso nahi badu etorkizunean argitaratuko diren urteko programazioen argitalpenak, edo Bilbao Kulturaren hileroko agenda eguneratua eta hedatua, helbide elektroniko honetan eska dezakete: agendakulturala@bilbao.eus.