“Relatos Enfrascados” Erakusketa

“Kontakizun Flaskoetan” erakusketa, San Ignazioko Liburutegian.

En estos frascos, encontrarás cuentos y poemas en conserva de autoras y autores “kilometro 0” o fragmentos de libros “Gran Reserva”.

San Ignazioko Liburutegian, Llum Saumellek gidatutako “Enfrascados, relatos que caben en un frasco” izeneko Idazmen Tailerretan partehartzailek egindako kontakizunak dira.

Hartu flasko bat, ireki eta barruan dagoen kontakizuna edo poema irakurri eta, nahi baduzu ekarri zuk ere flasko bat zuk idatzitako kontakizun edo zure gustokoa den lan baten zatia barruan sartuta.

Udako Liburutegiak

Bilboko Udal Liburutegiek, datorren astelehenean, hilak 24, Udako Liburutegiak programa martxan jarriko dute.

Bilboko hainbat plazetan,  prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta irakurketa bultzatzeko jolasak eta tailerrak antolatuko dira, umeei zuzenduta.

 EKAINAK 24 – UZTAILAK 19

Elorrietako parkea (San Inazio)

Gernikako lorategiak (Miribilla)

Azoka plaza (Zorrotza)

UZTAILAK 22 – ABUZTUAK 16

Errekaldeko plaza  (Errekalde)

Karmelo plaza (Santutxu)

Eskoletako zelaia (Uribarri)

 Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 11:30etik 13:30era // 17:30etik 20:30era (jai egunak izan ezik)

Programaren helburua, herritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak handituz eta eskolako oporraldian aisia alternatiba eskainiz.

Horrela, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dira guztien esku, eta batez ere umeei zuzenduta egongo diren irakurketa sustatzeko jolasak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dira.

Horrez gain, liburuen mailegu zerbitzua ere jaso ahal izango da. Horrela, jendeak etxera eroan ahal izango ditu interesatzen zaizkion liburuak, eta ezarritako epean aisiarako gune berera itzuli. Udal Liburutegietako karnetik ez dutenek aldi baterako instalazio horietan eskatu ahal izango dute.

Ernest y Celestine

Egileak: Benjamin Renner, Vincent Patar eta Stéphane Aubier

Izenburua: Ernest & Celestine

Argitaletxea: A Contracorriente, 2018

Hizkuntzak: Gazteleraz, euskaraz, frantsesez edo katalanez ikusteko aukera

Oharra: 1 DVD (76 min.)

Notarioa izan nahi ez duen hartz baten eta dentista izan nahi ez duen arratoi baten adiskidetasun istorioa kontatzen duen pelikula ederra.

Gabrielle Vincent (1928-2000) idazle eta ilustratzaile belgiarraren ipuinetan oinarritutako pelikula dugu eta haurrentzako espreski gomendagarria da. Animazio zaindua, istorio polit eta umoredun pelikula.