Udako Liburutegiak

Abuztuaren 16a izan zen Udako Liburutegiak programaren azken eguna. Ihaz baino partehartzaile gehiago izan dira aurten, %17 gehiago. Honek asko pozten gaitu. Aurten 14.026 lagun hurbildu dira, 5.669 helduak izan dira eta 8.357 umeak.

Partehartze altuak eta jaso ditugun eskerrak emateko mezuek, idatziz guztira 28, programarekin jarraitzeko animatzen gaituzte eta posible den arlo guztietan saiatuko gara hobetzen zuek bidaliko iradokizunak jarraituz.

Eskerrik asko guztioi bihotzez eta datorren urtera arte!