Biblioteka 1Arantza

All articles by Biblioteka 1

 

Hobekuntza entzuteko arazoak dutenentzat Bidebarrietan

Bidebarrietako liburutegiak bukle magnetikoa jarri du Areto Nagusian bertan egiten diren ekitaldietan audifonoa edo inplantea dutenek, baita bukle magnetikoaren hartzailea daramatenek, soinua garbi entzuteko, gainontzeko zarataren interferentziarik gabe. Ekitaldietara etortzen diren entzuteko arazoak dituztenentat abantaila nabarmena izatea espero dugu.

 

Galdetu, liburutegiek erantzungo dute

Los Googles de carne y hueso que resuelven tus dudas desde las bibliotecas.

 

Aldaketak Udal Liburutegietan zerbitzu informatikoaren etenaldia dela eta

  Azaroaren 11tik 14ra bitartean, biak barne, eten egingo da Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko zerbitzu informatikoa. Etenaldi horren ondorioz, bertan behera utziko dira dokumentuen maileguak, berriztapenak eta erreserbak. Maileguen itzulketak bakarrik onartuko dira. Liburutegiko gainerako zerbitzuak ohi bezala eskeiniko dira. Barkatu eragozpenak.

 

Urrian jaiotakoak

 

Neguko ordutegiak

  NEGUKO ORDUTEGIAK LIBURUTEGIETAN BIDEBARRIETA Astelehenetik ostiralera: 8:30 – 20:30 Larunbatetan: 10:00 – 14:00 BEGOÑA – DEUSTO Astelehenetan: 14:30 – 20:30 Asteartetik ostiralera: 9:00 – 20:30 Larunbatetan: 10:00 – 14:00 BILBAOMUSIKA, CASTAÑOS, IRALA, OTXARKOAGA, SAN ADRIAN, SAN FRANTZISKO, SAN IGNACIO, ZABALA, ZURBARANBARRI Astelehenetik ostegunera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00 Ostiraletan: 10:00 – 14:45 IBAIALDE,
Jarraitu irakurtzen…

 

Udako liburutegiak

Gogoan izan abuztuaren 15a arte zabalik dituzuela udal liburutegietan Txurdinaga eta El Fangoko igerilekuetan, ordutegi honekin: 11:30 – 19:30. Bertan zerbitzu hauek topatuko dituzue: egunkariak eta aldizkariak, liburuak eta komikiak han irakurtzeko edo etxera eramateko, mahai-jokuak, irakurketa sustatzeko jarduerak, etab.

 

SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIA ITXITA

San Frantziskoko liburutegia itxita egongo da uztailaren 23tik abuztuaren 31ra arte udaltegian egingo diren lanak direla eta. Ez da isunik jarriko maileguak ez itzultzeagatik itxita dagoenean. Dena den, Bidebarrieta, Deusto eta Begoñako liburutegietan San Frantziskoko maileguak itzuli daitezke. Barkatu eragozpenak.  

 

BIBLIOPISZINAK 2016

BIBLIOPISZINAK – UDAKO PROGRAMA 2016 Bilboko Udalak, Udako Liburutegiak Programaren beste edizio bat jarri du martxan Txurdinagako eta Errekaldeko igerilekuetan uztailaren 15etik abuztuaren 15era. Ekimen horren bitartez, Bilboko Udal Liburutegi Sareak liburuak –eleberriak, haur eta gazte literatura, auto-laguntzako liburuak…–, eguneroko prentsa eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta umeei zuzendutako irakurketa sustatzeko jarduerak gauzatuko ditu.
Jarraitu irakurtzen…

 

Liburutegien udako ordutegiak – 2016

Lotura honetan Bilboko udal liburutegiek ekainaren 1etik irailaren 23ra izango dituzten ordutegiak topatuko dituzue. Dokumentuaren amaieran liburutegien zenbait itxiera jasotzen da.

 

Aldaketak Bilboko Udal Liburutegietan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko direlako

Bilboko Udalak, Udal Liburutegien erabiltzaile guztiei jakinarazi gura die apirilaren 12an, udal liburutegiak Eusko Jaurlaritzako Irakurketa Publikoko Sarean sartuko direla eta horregatik gestiorako sistema informatiko berrira aldatuko direla. Aldaketa horren ondorioz derrigorrezkoa izango da: Oraingo sistema blokeatu egingo da apirilaren 8tik 11ra bitartean (biak barne). Egun horietan, udal liburutegien sarean ezingo da mailegurik egin, ez
Jarraitu irakurtzen…

 

Aste Santuko ordutegiak 2016

Martxoaren 21etik apirilaren 2ra Bilboko udal liburutegiek honako ordutegi hauek izango dituzte, Aste Santua eta Paskoa astea direla eta.

 

Blas de Otero ehun urte, liburu erakusketa

Blas de Oteroren jaiotzatik ehun urte betetzen dira. Gaztelaniazko  poesia garaikidearen ordezkari nagusienetakoa, batez ere, irakurle  gehien izan duen 1960ko hamarkadako faseagatik, poesia soziala  izenez ezagutzen dugunagatik alegia. Bilboko Udalak mendeurren hau ospatuko du bihar, lore eskaintzarekin, jende aurreko olerki irakurketarekin, eta Bidebarrieta Kulturgunean. Bilboko Udal Liburutegiek, Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta herritarrek, olerkariaren
Jarraitu irakurtzen…

 

A vida o muerte

  Hurrengo ostegunean, martxoak 17, Ana Apika etorriko da Ibaialdera helduentzako narrazio batzuekin. Mundu zabaletik ekarritako ipuinak, istorioak eta kondairak dira, batzuk beste mundukoak ere. Haien bitartez heriotzarekin egingo dugu dantza… Elkarrekin bidaia bat egitea dute helburu, Bizitzaren bila. A VIDA O MUERTE Eguna: Martxoak 17 Ordua: 19:00 Lekua: Ibaialdeko liburutegia Hizkuntza: gazteleraz ” Mientras,
Jarraitu irakurtzen…

 

Emakume idazleak Islam-en

San Frantziskoko liburutegiak erakusketa bat antolatu du “Escritoras en el Islam/“Emakume idazleak Islamen” otsailaren 29tik martxoaren 19ra, GizaZinea Kultura Barrutik programaren barnean. Liburu, DVD eta beste material batzuen erakusketa, Islam izenarekin elkarrekin bizi diren kulturak, hizkuntzak eta literaturak ezagutzeko

 

Umorezko zinea

Erakusketa berria Bidebarrietako liburutegiko Egunerokotasun Gelan. Oraingoan umorezko pelikulen autaketa prestatu dizuegu. Aukeratu gustokoen dituzunak eta eraman maileguan. Astebete daukazu ikusteko eta nahi izanez gero zatoz gehiago eramatera. Primeran pasa!!!  

 

Euskel Antiqva

Egileak: Euskal Barrokensemble Enrike Solinís Izenburua: Euskel Antiqva [Grabación sonora] : le legs musical du Pays Basque = legacy of the land of Basque Argitaletxea, urtea: Alia Vox, 2015. Kontrol zenbakia: AV9910 Oharrak: CD 1 (58 min.) + foiletoa   Enrike Solinís gitarrajole bilbotarraren zuzendaritzapean Euskal Barrokensemble euskal musikari taldeak gure musika tradizioko 23 pieza aurkezten
Jarraitu irakurtzen…

 

Adiskide paregabea

Egilea: Elena Ferrante Izenburua: Adiskide paregabea Argitaletxea, urtea: Igela, 2014. ISBN: 978-84-939460-6-7 Orrialdeak: 499 Hizkuntza: Euskera, italieratik itzulia   Sinopsia Adiskide paregabea Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehen nobela da. Lila eta Lenù Napoliko auzo pobre bateko umetako adiskideak dira. Orain Lila, hirurogei urte inguruko emakumea, bat- batean eta inori ezeren berri eman gabe, desagertu egin
Jarraitu irakurtzen…

 

En la orilla

Egilea: Chirbes, Rafael. Izenburua: En la orilla Argitaletxea, urtea: Anagrama, 2013. ISBN: 978-84-339-9759-3 Orrialdeak: 437 Hizkuntza: Gaztelania   Sinopsia El hallazgo de un cadáver en el pantano de Olba pone en marcha la narración. Su protagonista, Esteban, se ha visto obligado a cerrar la carpintería de la que era dueño, dejando en el paro a los
Jarraitu irakurtzen…

 

Hasiera

«Hasiera» liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena. Paula Carballeira gerra baten ondorio krudel eta suntsigarrien gainean poesia egiteko gauza da. Sonja Danowski-ren ilustrazio hiperrealistek, berriz, bonbardaketen ondoriozko hondamendiaren eszenatokietaraino daramatza irakurleak. Lan sentikor eta samur hau, bestalde, liburuari egindako omenaldia da bakerako tresna den aldetik; bibliotekei
Jarraitu irakurtzen…

 

101 liburu irakurri beharrekoak

Izenburu honekin sail berri bat zabaldu dugu Bidebarrietako liburutegiko Egunerokotasun Gelan, zure laguntza eta parte hartzearekin osatu nahi duguna. Arrazoi askorengatik gomendagarriak diren 101 eleberri edo narratibako liburuz hornitua, klasiko nahiz garaikide: 1984, 100 metro , 5 horas con Mario, Andamios, Anna Karenina, Bilbao New York Bilbao, Brooklyn Follies, Cien años de soledad, Como agua para  chocolate,
Jarraitu irakurtzen…

 

Oso emaitza onak liburutegien erabiltzaileen inkestan

Orain dela gutxi Bilboko 9 liburutegietan erabiltzaileei egin zaien inkestan emaitza hauek lortu ditugu: Zerbitzuarekiko satisfakzio orokorrean 8 puntu baino gehiago atera ditugu, gehiena 10 denean. Inkestatutako %95 prest dago zerbitzua gomendatzeko. Inkestatutako gehiengoak zerbitzua bere behar izanetara oso nahiko egokituta dagoela uste du. Beraz, Bilboko Udal Liburutegien zerbitzuak kalitatezko prestazioak eskeintzen ditu, oso ondo baloratuak direnak erabiltzaileen artean
Jarraitu irakurtzen…

 

Neguko iberiar maskarak, argazki erakusketa eta hitzaldia

Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:30etan, Deustuko Liburutegian (Bidarte), neguko eta ihauterietako maskaren argazki-erakusketa eta hitzaldia izango ditugu, euren jatorria eta ohitura hauetako ospakizuna Iberiako Penintsulan aztertzeko. Agian Mendebaldeko Afrikako egurrez egindako maskara erritualei buruz zeozer entzun duzu. Baina posible da baita ere, Potugaleko antruejo edo Galiziako entroido-n erabilitako maskaren gainean ezer ez entzun izana.

 

2015ean gehien mailegatuak

Hauek izan dira 2015ean Bilboko udal liburutegietan gehien mailegatu direnak. Helduentzako liburuak gaztelaniaz. Ofrenda a la tormenta / Dolores Redondo. Legado en los huesos / Dolores Redondo. El guardián invisible / Dolores Redondo. Mi color favorito es verte / Pilar Eyre. El umbral de la eternidad / Ken Follet. La mirada de los ángeles /
Jarraitu irakurtzen…

 

Objetu bilketarako kanpaina Iralan

NON? Tomas Camacho eskola publikoan. NOIZ? 2016ko urtarrilaren 11tik 22ra, asteburuak izan ezik. Ordutegia: 16:30 – 18:00 ZERTARAKO? Elkartasun azoka egiteko eta bildutako dirua eskolako aurrentzako psikomotrizitate gela bat atontzeko izango da. Antolatzaileak: Tomas Camacho Escola. Ampa Tomas Camacho Guraso Elkartea. Torre Urizar Auzo Elkartea.  

 

Azterketa garaiko ordutegi bereziak

Bestalde, MIGUEL DE UNAMUNO INSTITUTUA, (Poza lizenziatua, 1) ikasgelak zabalduko ditu abenduaren 26tik urtarrilaren 24ra ordutegi honekin: Larunbatetan eta igandetan: 9:00 – 14:00 eta 16:00 – 21:00

 

Udal liburutegien ordutegiak Gabonetan

Kontsultatu esteka honetan Bilboko udal liburutegien Gabonetako ordutegiak abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra.

 

India Bilbao

Deustuko liburutegitik, egunotan gure hiribilduan ospatzen ari den “Proyecto India Bilbao”-rekin bat eginez, bi munduon elkarrekiko loturak eta ezagutza bultzatu nahi ditugu. Gure liburu, film edota musikaren bidez, Asiako azpikontinente erraldoiaren kultura, ohiturak, pentsaera, historia, edota ekonomiara hurbiltzeko aukera izango duzu. Hona hemen gure iradokizunak eta… zure ekarpenak ere pozik jasoko ditugu!

 

Durangoko Azokaren Balorazioa

Durangoko Azokaren 50. urteurrena borobila izan DA! Ederra izan da 50. Durangoko Azoka hau ere. Borobila. Durangoko Azoka benetan eraginkorra izan da: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpenean aberatsa, egun askokoa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan, eta, guztion aldetik, etorkizunari begira jarria: belaunaldi gazteei begira
Jarraitu irakurtzen…

 

Gaur, abenduaren 3a, EUSKERAREN EGUNA

  Euskararen Eguna liburutegian ospatu! Kontzertua: Kantaginjazz. Piano eta ahots errezitaldi honetan beraz,  Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Oskorri, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Pérez eta Gorka Knörr bezalako egileen kantuak entzuterik izango dira. Interpreteak: Iñaki Salvador (Pianoa, moldaketa eta zuzendaritza musikala); Ainara Ortega (Ahotsa) Non: Bidebarrietako liburutegian, Areto Nagusian Ordua: 19:30 h. Sarrera
Jarraitu irakurtzen…

 

Patioan

  Izenburua: Patioan Egilea: Arrate Egaña Gimenez Argitaletxea, urtea: Elkar, 2015 Sinopsia Mikel Zarate Haur Literaturako Saria irabazitako kontakizun honek neska koxkor bat aurkezten digu, Malen, eskolako jolas orduan, mutilak patioan futbolean ari direnean, patioaren erdian jartzea erabaki dueña, hortxe egon nahi duelako. Malenen jarrerak hainbat arazo eta buruhauste sortuko ditu, eta horren aurrean modu
Jarraitu irakurtzen…

 

Del revés

Izenburua: Del revés (Inside out) Pixar Animation Studios / Walt Disney Pictures Urtea: 2015 DVD 1 (94 min.) Sinopsia Riley mota guztietako sentimenduak gozatu edo jasaten dituen neska bat da. Nahiz eta bere bizitza poztasunaz markatuta egon, beste emozio batzuk ere eragin dute. Rileyk ez du ulertzen tristurak zergatik egon behar duen bere bizitzan. Gertaera batzuk Rileyren
Jarraitu irakurtzen…

 

Kanpoaldeko munduan

  Egileak: Maurice Senda eta Manu López Gaseni. Izenburua: Kanpoaldeko munduan Argitaletxea, urtea: Pamiela [etc.], 2015. ISBN: 978-84-7681-861-9 Hizkuntza: euskera Orrialdeak: 42 Adina: 8tik 10 urtera Sinopsia Sentimenduei buruzko ipuin onirikoen trilogiako hirugarren emanaldia da “Piztiak bizi diren lekuan” eta “Gaueko sukaldean” tituluekin batera. Lehen aldiz 1981ean argitaratu zen. Bi ahaizparen arteko erlazioa kontatzen du, oraingo
Jarraitu irakurtzen…

 

San Frantziskoko kritika zinematografikoaren tailerraren azken saioa

  Datorren astelehenean, azaroaren 30ean, San Frantziskoko udaltegian (Maria Enparantza, z/g) 18:00etan Kritika Zinematografikoko Tailerraren azken saioa izango da. Tailer hau San Frantziskoko udal liburutegiak antolatu du. Master Class “¡Pura Dinamita!” Patxi Urkijoren eskutik izango dugu. William Friedkin zuzendariaren “The French Connection” pelikula ikusiko dugu Ondoren solasaldia izango da. Sarrera libre eta doan.

 

EUSKADI literatura sariak 2015

  Irabazle eta lanen zerrenda, 2015: Euskarazko literatura: Saria ez zen onartu. Su zelaiak – Mikel Peruarena Gaztelaniazko literatura: Escrito en negro – Martín Olmos Medina Euskarazko haur eta gazte literatura: Argiaren alaba – Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Euskarazko literatura itzulpena: Sonetoak (William Shakespeare) – Juan Garzia Garmendia Literatura lanaren ilustrazioa: El libro de la suerte
Jarraitu irakurtzen…

 

Durangoko Azoka 1965-2015

Durangoko Azokak urteurren borobila ospatuko du aurtengo edizioan. Kulturaren plazak 50 urte beteko ditu: 50 urte euskal kultura geroratzen, 50 urte idazten, kantatzen, gogoeta egiten, gozatzen, eztabaidatzen, ospatzen. 50 urte… eta beste 50 urte euskal kultura bizitzen!

 

Grabaketa Zorrotzako liburutegian

Azaroaren 13an, barikua, Tecnopolis telebista saiorako grabaketa egin zuten  Zorrotzako liburutegian. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari biri elkarrizketa egin zieten bertan, haiek liburutegia aukeratu zutelako grabaketa egiteko.  

 

Kritika zinematografiko tailerraren bigarren saioa San Frantziskon

Bigarren saioa Lehen saioaren arrakasta eta gero badator bigarrena. Master class Iratxe Fresnedarekin, UPV-EHUko irakaslea: “Cómo sobrevive un crítico de cine en un festival” “Drive” pelikula ikusiko dugu eta gero solasaldia egingo dugu. Eguna: azaroaren 16a, astelehena Ordua: 18:00 – 21:30 h. Lekua: San Frantziskoko liburutegia, Mariaren Bihotza enparantza, z/g, BILBAO Sarrera doan.  

 

Onura komunaren ekonomia atzo Deustun

Atzo, Deustuko liburutegian Ivan del Caz Diegoren visita izan genuen, Onura Komunaren Ekonomian aditua. Berak aurkeztu zigun ekonomia eredu berri hau, betiko ereduekin kritikoa dena eta elkartartasuna, justizia eta iraunkortasunean oinarritzen dena. Gai honetan interesa badaukazu webgune hau bisitatu ahal duzu www.ebceuskadi.org  

 

Ukabilak eta loreak

  Egilea: Julen Belamuno Izenburua: Ukabilak eta loreak Argitaletxea, urtea: Elkar, 2015. ISBN: 978-84-9027-337-1 Orrialdeak. 178 Hizkuntza: Euskera   Sinopsia Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria… Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten
Jarraitu irakurtzen…

 

Kinshu, tapiz de otoño

Egilea: Teru Miyamoto Izenburua: Kinshu, tapiz de otoño Argitaletxea, urtea: Alfabia, 2011. ISBN: 978-84-937943-8-5 Orrialdeak: 235 Oharrak: Orijinala japonieraz 2. edizioa Sinopsia Es ésta una novela de emociones. De emociones contenidas a través de la férrea disciplina y educación oriental. Una educación que promueve la humildad, el honor, el intimismo emocional, el respeto por los
Jarraitu irakurtzen…

 

Introducción al género negro, tailerra San Ignazion

  El primer relato considerado de género policíaco es de Edgar Allan Poe y fue escrito en 1841. A partir de ahí, la lista es larga. ¿Te animas a urdir un buen asesinato en la biblioteca? San Ignazioko liburutegiak narrazio tailerrak antolatzen jarraitzen du, publiko helduarentzat. Oraingoan liburutegietan arrakasta handia duen genero bati buruz gehiago ezagutzea proposatzen digu: genero
Jarraitu irakurtzen…

 

Txartela eskatzeko formularioak hizkuntza gehiagotan

Liburutegien webgunean badaude prest txartela eskatzeko orriak alemanieraz eta italieraz. Hauekin 13 dira inprimaki edo formulario honen hizkuntzak. Formularioa deskargatu, bete eta Bilboko edozein udal liburutegitan aurkeztu ahal duzue. Aukeran dauden hizkuntzak: Euskera Gaztelaniera Alemaniera Arabiera Bereberea Errumaniera Errusiera Txinera Frantsesa Ingelesa Italiera Portugesa Ukraniera

 

Marsella

Zuzendaria: Belén Macías Aktoreak: María León Goya Toledo Izenburua: Marsella [Vídeo] Argitaletxea, urtea: Cameo Media, 2014. Oharrak: DVD 1 (128 min.) 12 urtetik beherakoentzat ez gomendatua Hizkuntzak: Gaztelanieraz. Azpitituluak ingleses Sinopsia ‘Marsella’ pelikulak emakume biren istorioa kontatzen du, Sara (María León) eta Virginia (Goya Toledo). Borroka egiten dute beraiena denagatik, Claire (Noa Fontanals) txikiaren kustodia. Claire Sararen
Jarraitu irakurtzen…

 

Ikaro

Egilea: Federico Delicado Izenburua: Ikaro Argitaletxea, urtea: Pamiela, 2014. ISBN: 978-84-7681-858-9 Orrialdeak: 32 Hizkuntza: Euskera   Lan honentzat izan dira Album Irudidunak egiteko “Compostela” Nazioarteko VII. Saria eta hari dagozkion 9.000 euroak. Epaimahaiaren iritziz, oso testu “garaikidea” da, “pentsarazteko eta sentiarazteko” lan bat, gaitasun handia baitu “kontzientziak esnatzeko, probokatzailea eta esperantza-emailea baita aldi berean”. Sariketaren
Jarraitu irakurtzen…

 

“Zaku bete” ipuinkontaketa San Adrianen

Hurrengo ipuinkontaketa Zaku bete izango da, Miren Larrea eta Eider Eibarren eskutik. Eguna: azaroaren 16an, astelehena Ordua: 18:00 h. Lekua: San Adriango liburutegia. San Adrian Etorbidea, 34. Bilbao Norentzat: 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Izena eman liburutegian bertan, 94 444 78 32 telefonoan edo posta elektronikoz helbide honetan: bibliotecasanadrian@ayto.bilbao.net

 

Arrakasta Deustuko Irakurketa Erreza tailerran

Gaur amaituko da urrian eta azaroaren hasieran Deustuko liburutegian izan den Irakurketa Erreza tailerra. Tailer honek Entremanos (TEA autismo) elkartearekin antolatu dena, oso balorazio positiboa izan du bai bertan parte hartu dutenengatik, bai liburutegiko langileengatik, bai Blanca Mata dinamizatzailearen partetik. Bilboko udal liburutegiek Irakurketa Erreza lantzen jarraitzen dute horrelako tailerrak antolatzen, kolektibo batzuen inklusioa eta gizarteratzearen helburuarekin.  

 

Parrapean, komiki egunak, laburpen bideoa

 

Justin Hiriart, bale arrantzaleak komikian

Gidoia: Gregorio Muro Harriet Marrazkiak: Francisco Fructuoso Izenburua: Justin Hiriart “Justin Hiriart” 80ko hamarkadaren hasieran Glénat argitaletxe frantsesak Gomme hilabetekarian atalka argitaratu zuen istorioa da, geroago bere album bildumetara pasatuko zelarik, bost aleetako seriea osatu arte. Era berean Euskal Herrian Ttarttalo eta Erein argitaletxeek kaleratu zuten ere.

 

Hitzaldia Deustuko liburutegian

Datorren azaroaren 11n Economía del Bien Común deritzon eredu ekonomikoari buruz hitzaldia izango dugu Deustuko Liburutegian, hizlaria Ivan del Caz izango delarik. Azken hamarkadetan gure ekonomia eta finantzak antolatu dituzten eredu ekonomiko tradizionalei begirada, gizarteen antolakuntza ekonomikoan lehentasunak, baloreak eta printzipioak birplanteatzeko. Iván del Caz, Branding eta Bien Común disziplinetan konsultorea da, bere formakuntza akademikoa zabala da eta
Jarraitu irakurtzen…

 

Kritika zinematografiko tailerra San Frantziskon

Lehen Saioa Masterclass Borja Cresporekin “Crítica en papel, crítica online”. “Super” pelikula ikusiko dugu eta gero solasaldia egingo dugu. Eguna: azaroaren 9a, astelehena Ordua: 18:00 – 21:30 h. Lekua: San Frantziskoko liburutegia, Mariaren Bihotza enparantza, z/g, BILBAO Sarrera doan.