Ipuinkontalaria San Adrianen – data aldaketa

apika gure basoa

Abenduaren 22an San Adriango liburutegian izango zen Apika taldearen  “Gure basoa” ipuinkontaketa, abenduaren 15era pasatu da, 18:00etara.

Interesa duten guztiek izena eman ahal dute abenduaren 2tik aurrera, liburutegira joaten, telefonoz (94 444 78 32) edo emailez bibliotecasanadrian@ayto.bilbao.net

Ipuinkontaketa hau euskeraz izango da 4 eta 9 urte arteko umeentzat.

Barkatu eragozpenak.

Bertso-saioa Bidebarrietan – Argazkiak

Asteazkenean Euskara Eguna zela eta, Bidebarrietako liburutegian izan zen bertso-saiora hurbildu zirenak,  gehien bat euskaltegietako ikasle eta irakasleak, primeran pasatu zuten.

Eva Zubero Zuluaga

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten bertsolariei: Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga, bikain aritu eta saio benetan atsegina egin zutelako.

Eva Zubero Zuluaga

Eskerrak Ainhoa Aranbururi, gai-jartzaileari, bere lan ona nabarmen geratu baitzen han geunden guztion gozamenerako.

Eva Zubero Zuluaga

Eskerrak ere han izan zineten guztioi, parte hartzeagatik. Hurrengo jardueretan gurekin berriz izatea espero dugu.

Laister arte!