EUROPEANAn gaude!

europeana

Digitalizatu diren Bilboko udal liburutegien lanak badaude Europeanan.

http://www.europeana.eu/

Europako liburutegi digitala da Europeana. Europar Batasuna osatzen duten estatuetako museo, artxibategi, liburutegi eta arte-galeriek digitalizatutako milioika dokumentu biltzen ditu (irudiak, testua, audio eta bideoa).

Gure liburutegiko dokumentu batzuk ere bertan topatu ahal dituzu, adibidez, Juan Crisostomo Arriaga musikariaren lanak. Hauek Bilboko Liburutegi Digitalean ere aurkituko dituzu:

http://www.bilbao.net/bld

Uda honetan… irakurketan murgildu!

P7020010

 

Uda honetan zehaz “Liburuz blai” haurrentzako irakurketa gidan agertzen diren liburuak Begoñako liburutegian ikusgai eta mailegagarri egongo dira erakusketa batean.

Murgildu zaitez proposatzen dizkizugun udarako irakurketetan, etxean, hondartzan ala igerilekuan zaudela, istorio freskagarri eta jarduera dibertigarriez gozatu ahal izateko, baita ingelesa ikasten duzun bitartean ere.

ANA MARÍA MATUTE

matute[1]

Atzo, hilak 25, Ana María Matute idazlea hil zen 88 urte zituela. Berarekin, 40. eta 50. hamarkadako azken emakume idazle nagusienetariko bat galdu dugu, Carmen Laforet, Ana María Moix, Esther Tusquets eta Carmen Martín Gaite egileen heriotzeen ondoren.

Sari literario garrantzitsuak jaso zituen, tartean, Nadal (1959), Nacional de las Letras Españolas (2007), Cervantes (2010), eta 1976an Nobel Sarirako hautagai izan zen.

2011 urtean, Bilboko Liburu Azokako Kritika Saria jaso zuen.

1998 urtean, Espainiako Errege Akademian sartu zen hirugarren emakumea izan zen.

Jarraitu irakurtzen…