Europako Musika Eguna Gluckekin

gluck[1]

Bilbao Musika liburutegian, operaren berritzailetzat jotzen den Christoph Gluck musika egilearen jaiotzaren 300. urteurrena ospatuko dugu.

Hori dela eta, orri markatzaileak egin ditugu bisitatuko gaituztenen artean banatzeko.

Honako lan hauek: Iphigénie en Tauride, Orfeo ed Euridice, Ezio, Alceste, Armide, beste batzuen artean, erabiltzaileen esku daude liburutegietan.

Abusuko historiari buruzko argazkien erakusketa

Kultura eta Hezkuntza Sailak Abusu auzoko 1980. urtea baino lehenagoko argazkiak biltzeko zuen laguntza eskatzen dizue. Irailaren 26a baino lehen jasotzen diren argazki onenak, ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan antolatu duen eta azaroaren 26an Abusuko kiroldegian inauguratuko den erakusketan erakutsiko dira.

Hortaz, Abusuko argazkirik badaukazu, 1980a baino lehenagokoak, Ibaialde Udal liburutegietara eraman ditzakezu uztailaren 14tik irailaren 26ra, 09:00etatik 13:45era bitartean.

 

+ Info: www.expobilbaoizan.net / Facebook: Bilbao Izan

Irakurri, gozatu eta oparitu

untitled

 

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU progama Topagune elakartearen laguntzarekin eginten dugu. Irakurzaletasuna eta euskarazko literatura sustatzeko kanpania honetan parte hartzaileek Elkar liburudendetan euskaraz idatzitako liburuak erosteko abantailak lortuko dituzte. Horretarako, Begoña edo Deustuko liburutegietan euskaraz idatzitako libururen bat maileguan hartu beharko dute eta itzultzerakoan, irakurritako liburuaz iruzkin txiki bat idatzi.

Horren truke erosteko txekea jasoko dute, euskarazko liburu baten prezioaren %25aren ordez aurkezteko.

Begoñako eta Deustuko Liburutegiak. Apirilaren 23tik ekainaren 30ra arte.