Disneytik haratago

Egilea: Chayé, Rémi

Izenburua: El techo del mundo

Argitaletxea, urtea: Pack Màgic, 2017

Hizkuntzak: Opciones de castellano, catalán y francés

Oharrak: 1 DVD (81 min.)

Disneyz aparte bada beste mundu bat eta honako film hau adibide ederra dugu. AEBko faktoria indartsuek (Disney, Warner, DreamWorks etabarrek) umeentzako luzemetraien merkatua eta baita burmuinak eurak ere “hartuta” dituzte baina badira salbuespen interesgarriak. El techo del mundo izeneko film frantsez honek (pena euskarazko bertsiorik ez izatea) ondo pasatzeko aukera paregabea emango die bai haurrei zein helduei.

Protagonista XIX. mendeko neskato errusiar ausarta bat da (berdintasunaren gaia lantzeko aproposa) eta hainbat abentura pasako ditu bere aititea Ipar Polotik bilatzen duen bitartean. Elementu asko izango ditugu disfrutatzeko, abenturak, entretenimendua, irudimena, tristezia apur bat eta baita umorea ere.

Ernest y Celestine

Egileak: Benjamin Renner, Vincent Patar eta Stéphane Aubier

Izenburua: Ernest & Celestine

Argitaletxea: A Contracorriente, 2018

Hizkuntzak: Gazteleraz, euskaraz, frantsesez edo katalanez ikusteko aukera

Oharra: 1 DVD (76 min.)

Notarioa izan nahi ez duen hartz baten eta dentista izan nahi ez duen arratoi baten adiskidetasun istorioa kontatzen duen pelikula ederra.

Gabrielle Vincent (1928-2000) idazle eta ilustratzaile belgiarraren ipuinetan oinarritutako pelikula dugu eta haurrentzako espreski gomendagarria da. Animazio zaindua, istorio polit eta umoredun pelikula.