ESKULARRU BELTZAK

Egilea:          JASONE OSORO IGARTUA

Argitaletxea: ELKAR

Hizkuntza:    Euskara

Laburpena:

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.

Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

100 kontu ondo ezagutzeko giza gorputza

Egilea:              Alex Frith

Izenburua:        100 kontu ondo ezagutzeko giza gorputza

Argitaratzailea:  Donostia : Ttarttalo, 2017

Oharrak:            126 or.

Adina:                8 urtetik aurrera

Sinopsia:

Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 gauza biltzen ditu giza gorputzari buruz jakiteko: esnatzen zarenean, 1,5 cm altuagoa zara oheratzean baino; zure hortzak hezurrak baino gogorragoak dira; bakterioak hiltzen dituzten pilulek superbakterioak sortzen lagun dezakete; bi motatako malkoak botatzen dituzu; milioka akaro bizi dira zure aurpegiko larruazalean… Giza gorputzaren funtzionamendua hobeto ulertzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, giza gorputzaren inguruko jakinmina asetu nahi duten helduentzat ere.