Udako irakurketa gidak

Helduentzat:

Uda honetan irakurtzeko proposamenekin gida hau aurkezten dizugu zoazen lekura zoazela irakurtzeko: hondartzan, mendian, igerilekuan, sofan, parkean… edo zeuk aukeratzen duzun tokian. Murgildu zaitez kontakizun labur hauekin! Txundituta geratuko zara!!!

Deustuko Udal Liburutegiaren tal-taldeak egina.

Uda kontaketak- irakurketa gida

Haur eta gazteentzat:

Gida honetan, beti ameztu izan dituzun lekuetara bidaiatzeko lagungarri izango dituzun euskara, gaztelera zein ingeleseko hainbat liburu aurkitu ahal izango dituzu.

Ondo pasa oporrak!!

Begoñako Liburutegiko lan-taldeak egina.

Ume eta gazteentzako udako irakurketa gida

Muerte en el priorato

mmuerte priorato

Egilea: Toti Martínez de Lezea
Izenburua: Muerte en El Priorato
Argitaletxea, urtea: Alfaguara, 2008.
ISBN: 978-84-204-7324-6
Orrialdeak: 229
Hizkuntza: gaztelania
 Seriea: Alfaguara Juvenil. Azul

Sinopsia

Iker, nahiz eta ordu asko bakarrik egon etxean bere gurasoek lan egiten dutelako kanpoan, ez da aspertzen eta bere bizitza propioa egiten ohituta dago. 15 urte beteko duen mutil honek, udan bere lagunekin mendian pasatuko duen astea dauka buruan etengabe. Baina Kultura Klasikoa ez duenez gainditu bere aurreikuspenak hankaz gora geratzen dira eta Errioxako hotel batean amaitzen du bere gurasoekin. Gainera, han daudenen artean, penkatu dion irakaslea dago. Oporrak ezin txarrago ikusten ditu, baina….. heriotza arraro batek, eta bere lagun berri bik, bata neska eta bestea mutila, hoteleko jabeen semealabak, dena aldatzen dute.

del hotel, darán un giro total a la situación.