El corredor del laberinto

corredor dl laberinto. png

Egilea: James Dashner
Izenburua: El corredor del laberinto
Argitaletxea, urtea: Nocturna, 2010.
ISBN: 978-84-938013-1-1
Hinkuntza: Gaztelania
Orrialdeak: 524

 

Sinopsia

Caja-ren ateak zabaltzen direnean Thomasek bere izena baino ez du gogoratzen. Eta ez da bera bakarra. Gazte talde batek, bere moduan memoria galdu dutenak, Claro kanpamendura ongietorri ez oso abegitsua ematen diote. Kanpamendua Laberinto izugarri baten erdian kokatuta dago.

Ez dute gogoratzen nondik datozen, ezta zelan heldu diren horra, baina gauza bat daukate argi: goizero, Laberintoko ateak zabaltzen direnean dena arriskatu behar dute irteera baten bila.

Fama handiko trilogia baten lehen liburua da hau. Orain gutxi zinemara eraman dute.

 

Pistolak eta epistolak

pistoak eta epistolak

Egilea: Joan Mari Irigoien
Izenburua: Pistolak eta epistolak
Argitaletxea, urtea: Elkar, 2014.
ISBN: 978-84-9027-309-8
Orrialdeak: 230
Hizkuntza: Euskera

 

Urunia hiriburu fantasiazko bezain errealean kokatu du Joan Mari Irigoienek gazte literaturako eleberri hau, non boterearen gehiegikeriak salatzen dituen, parodiaren eta ziriaren bidez. Batetik, alkate megalomano bezain autoritario bat agertzen da; bestetik, kalean pintatzen duen gazte bohemio bat, bere txakurrarekin bizi dena eta adineko alargun bat lagun duena. Eta tartean, hainbat abentura barregarri eta gogoeta interesgarri.

Corazón de tinta

9788498413199

Egilea: Cornelia Funke
Izenburua: Corazón de tinta
Argitaletxea, urtea: Siruela, 2004.
ISBN: 84-7844-790-3
Hizkuntza: Gaztelania
Orriak: 598

 

Sinopsia

Mortimer «Mo» Folchart eta bere 12 urteko alabak, Meggiek, liburuengatik grina daukate eta dohai bat: ozen irakurtzen badute irakurtzen ari diren liburuen pertsonaiak bizitza errealean agertzen dira. Baina honek arrisku bat dakar: agerarazten duten fikziozko pertsonaia bakoitzeko, mundu honetako pertsona erreal bat desagertzen da, fikziozko mundura bidaia eginez.

Rebeldes

ebeldes92

Egilea: Susan E. Hinton

Izenburua: Rebeldes

Argitaletxea, urtea: Alfaguara, edizio ezberdinak 2011, 2008, 1997…

Hizkuntza: Gaztelania

Orrialdeak: 200 gutxi gora behera

 

Sinopsia

Kaleko taldeen arteko peleak biolentzia handia suposatzen dute, askotan modu trajikoan amaitzen dutela. Familia barruko arazoak, marginazioa, etorkizun eza… guzti hauek gazte batzuei etxean ez daukatena kalean eta taldean bilatzera bultzatzen dituzte. Baina beti dago itxaropen islada.

Francis Ford Coppolak zinemara eraman zuen nobela hau non hiri handietako auzoetan bizi diren nerabeen errealitate gordina deskribatzen duen.