Illustrated Checklist of the Birds of the World

 

Egileak: Joseph del Hoyo; Nigel J. Collar

Titulua: HBW and BirdLife International Illustrated Checklist of the Birds of the World.

Argitaletxea: Lynx

Hizkuntza: Ingelesa

Orrialdeak: 1. bol. (903); 2.bol. (1013)

Begoñako Liburutegiak Ornitologiarako oso garrantzitsua den lana eskuratu du.

Joseph del Hoyo ornitologo aditu katalandarraren zuzendaritzapean egindako munduko hegazti guztien lehenengo checklist ilustratua dugu. Informazio taxonomiko berritua jasotzen du eta bestetik espezie guztien marrazki eta distribuzio mapak dauzka. Handbook of the Birds of the World lanaren marrazki originalak sartu dituzte eta beste hainbat berri ere. Lanak 2 bolumen dauzka, lehenengoa Ez Paseriformeei dedikatua eta bestea Paseriformeei.

Lanaren ezaugarri bereziak direla eta ezin izango da etxera maileguan eraman baina Begoñako Liburutegian kontsultatu ahal izango da edota Bilboko gainontzeko Udal Liburutegietan liburutegien arteko maileguaren bitartez.

Emakumea eta historia

Emakumea eta historiaren inguruko azken argitalpenak, Bilboko Udal Liburutegietan

  • Mujeres e historia. Cándida Martínez López…[et al.].Valladolid : Ediciones Universidad de Valladolid, 2017
  • Marçal, Katrine ¿Quién le hacía la cena a Adam Smith? : una historia de las mujeres y la economía. 2ª ed– Barcelona: Debate, 2017
  • Iziz Elarre, Rosa. Historia de las mujeres en Euskal Herria : Prehistoria,Romanización y Reino de Navarra. Tafalla : Txalaparta, 2016
  • Educación, memoria e historia de las mujeres vascas : lecturas feministas / Karmele Bujan y Luz Maceira (coordinadoras) ; Itziar Rekalde … [et al.]. Oñati: Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2015.Textos en euskera y castellano
  • Davis, Ángela. Emakumeak, arraza eta klasea. Elkar, 2016
  • Arenal: Revista de historia de mujeres. Revista de historia de las mujeres, primera publicación periódica española de investigación monográficamente dedicada a la historia de las mujeres

33 ezkil

Egilea:           Miren Gorrotxategi

Izenburua:     33 ezkil

Argitaletxea:  Elkar

Hizkuntza:     Euskara

Orrialdeak :   190

Sariak :          Agustin Zubikarai

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio herrian bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.

Osagai horiek eta topatuko dituzu Miren Gorrotxategi azpeitiarrak Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan.