Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak

Izenburua / Título: Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak

Egilea / Autor: Dani Fano

Argitaletxea / Editorial: Astiberri, 2018

ISBN: 978-84-16880-86-7

Hizkuntza / Idioma: Euskara

Orrialdeak / Páginas: 208

Eleberri grafiko sendoa da Dani Fanok argitaratu duena. Sendoa itxuraz eta sendoa edukiz. 208 orri dituen liburuaren zehar Migel Marmol iraultzaile salvadortarraren biografia azaltzen du egileak, kapituluz-kapitulu edo jaiotzaz-jaiotza hobe, hainbatetan heriotzaren atzaparretatik ihes egitea lortu baitzuen Migelek.

Esan bezala komikia Migel Marmolen biografia bat da, hala ere zerbait gehiago ere bada, El Salvadorreko XX. mendeko kronika ilustratu oso bat izatera iristen dela ziurta dezakegu, Migel Marmolen birjaiotzek El Salvadorreko gertaera historiko garrantzitsuenak zeharka gurutzatzen baitute. Liburua testigantzaz eta dokumentazioz ondo elikaturik dago, eta lana burutzeko El Salvadorreko Museo de la Palabra y la Imageneko kideen laguntza izan du Fanok uneoro.

Horrez gainera, komikiaren argumentu-lerro nagusiak osatzerako orduan Eduardo Galeano eta Roque Dalton idazleen lanak beti izan ditu eskura, bai batak eta bai besteak Migel Marmol izan baitute oso present euren obretan.

Lan fina burutu du Dani Fanok grafikoki, zuri-beltzak erabiliz eta bineta bakoitzean bere estiloaren onena emanez. Espresionismo ukitu duen errealismoaren eremuan koka dezakegu bere estiloa. Plantxa bikoitzak oreka eredugarri batean antolaturik daude. Dani Fanoren lan garrantzitsuenaren aurrean gaudela ez da dudarik.

Bilboko liburutegietan hartu ahal duzu maileguan komiki hau etxera eramateko.

Mi madre era una mujer hermosa

Egilea:                         Karlien de Villiers

Izenburua:                  Mi madre era una mujer hermosa

Argitaletxea, urtea:     Glenat, 2007

ISBN:                          978-84-8357-091-3

Hizkuntza:                  Castellano

Orrialdeak:                 92

Karlien De Villiers ilustratzaile hegoafrikarrak, oraindik umea zelarik, gurasoen banaketa pairatu behar izan zuen, eta ondoren, birikietako minbizi txar batek jota, amaren galtze traumatikoa ailegatu zitzaion. Apartheidaren herrian bizitako haurtzaroko oroitzapenak dira Karlienek kontatzen dituenak era berean ederra eta gordina den 96 orrialdeko komiki honetan. Apartheidaren azken sasoiaren testuinguruan, kontakizunaren mamia bere familia zuriaren gorabeherak dira. Aita zekena, ahizpa drogazalea, sekta baten atzaparretan erortzen den ama… narrazioa beti ez-fikzioaren ildotik dabil. Coetzee idazlearen Hegoafrika zakarraren irudia noizbehinka ere badatorkigu burura. Hala ere, irudien kolore bizi eta eskematismorako joera duten binetek, kontakizunari hoztasun puntu bat ere

Justin Hiriart, bale arrantzaleak komikian

Justin h

Gidoia: Gregorio Muro Harriet

Marrazkiak: Francisco Fructuoso

Izenburua: Justin Hiriart

“Justin Hiriart” 80ko hamarkadaren hasieran Glénat argitaletxe frantsesak Gomme hilabetekarian atalka argitaratu zuen istorioa da, geroago bere album bildumetara pasatuko zelarik, bost aleetako seriea osatu arte. Era berean Euskal Herrian Ttarttalo eta Erein argitaletxeek kaleratu zuten ere. Jarraitu irakurtzen…