Korrontzi dantzan

Egilea:             Korrontzi

Izenburua:       Korrontzi dantzan

Argitaletxea:    Baga biga produkzioak, 2015

Hizkuntza:        Euskara

 

Korrontzik lan berria aurkezten du: Korrontzi Dantzan. Azken urteetako zuzenetan euskal folk band honek dantza, montaje, eta koreografi desberdinak aurkeztu ditu sortzaile batzuekin elkarlanean, Edu Muruamendiaraz, Jon Maya Sein, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Arkaitz Pascual & Nagore De Las Cuevas, Oinkari Dantza Taldea eta Eneko Gil Alberdi. Lan hauen bilduma CD-DVD honetan dago eta baita dantzak ikasteko pausuak eduki didaktikoan. Hau Mungitarren seigarren diska da. Hasierako pausuak 2006an izan ziren. Info + www.baga-biga.eus eta www.korrontzi.net

Euskel Antiqva

euskel-antiqua

Egileak: Euskal Barrokensemble
Enrike Solinís
Izenburua: Euskel Antiqva [Grabación sonora] : le legs musical du Pays Basque = legacy of the land of Basque
Argitaletxea, urtea: Alia Vox, 2015.
Kontrol zenbakia: AV9910
Oharrak: CD 1 (58 min.) + foiletoa

 

Enrike Solinís gitarrajole bilbotarraren zuzendaritzapean Euskal Barrokensemble euskal musikari taldeak gure musika tradizioko 23 pieza aurkezten dizkigu . Lan izugarria egin dute XVI. mendeko musika materiala ikertzen eta orduko kultura ezberdinak (europarra, judutarra, etab.) uztartzen dituzten abestiak aintzinako erara interpretatzen. Pieza batzuk ezagunak dira, fandangoa adibidez, beste batzuk ez hainbeste.

Jarraitu irakurtzen…

India Bilbao

IIndiaa

Deustuko liburutegitik, egunotan gure hiribilduan ospatzen ari den “Proyecto India Bilbao”-rekin bat eginez, bi munduon elkarrekiko loturak eta ezagutza bultzatu nahi ditugu.

Gure liburu, film edota musikaren bidez, Asiako azpikontinente erraldoiaren kultura, ohiturak, pentsaera, historia, edota ekonomiara hurbiltzeko aukera izango duzu. Hona hemen gure iradokizunak eta… zure ekarpenak ere pozik jasoko ditugu!

Jarraitu irakurtzen…

High hopes

springsteen-high-h_2744710b

Egilea: Bruce Springsteen
Izenburua: High hopes [Grabación sonora]
Argitaletxea, urtea: Sony Music Entertainment, 2014.
Kontrol zenbakia: Columbia 88843015462
Oharrak: CD, 56 min + 1 folleto (20 or.)

 

“High Hopes” Bruce Springsteen musikari estatubatuarraren hemezortzigarren albuma da. Columbia Records disko-konpainiak 2014ko urtarrilaren 14an argitaratuta. Album-ean Ron Aniellok eta Brenda O’Brienek musika ekoizpenean parte hartu zuten.Beste musikari batzuen bertsionak sartzen dira (High Hopes eta Just Like Fire Would), baztertutako aurreko laneko grabazio saioak (The Wall eta Harry’s places) eta  birgrabaketak (The Ghost of Tom Joad eta American Skin).