Hitza

altxatu hitza

Taldea: Altxatu

Izenburua: Hitza

Gor, 2014

Irunberriko arroilatik dator zurrunbilo harrigarri hau. Gazte- gazteak dira eta Altxatu!  deitzen dira. Punk-rocka, reggae eta koru ederrak. Freskotasuna eta bizitasuna! Beren borrokan, hitza dute arma bakarra.

A special life

special life

Egilea: John Mayall

Izenburua: A special life

Forty Below Records, 2014.

2013an Ingalaterrako bluesmanak 80 urte bete zituen eta ospatzeko, album hau argitaratu zuen. Bere birikiak eta hankak sasoian mantentzen dituela baieztatu zuten iaz Bilbon ikusteko parada izan zutenek. Mayallen ohiko album bat da eta, berriro topatuko ditugu bertan bere ahots berezia, bere pianoa eta bere armonikaren indarra.