Disneytik haratago

Egilea: Chayé, Rémi

Izenburua: El techo del mundo

Argitaletxea, urtea: Pack Màgic, 2017

Hizkuntzak: Opciones de castellano, catalán y francés

Oharrak: 1 DVD (81 min.)

Disneyz aparte bada beste mundu bat eta honako film hau adibide ederra dugu. AEBko faktoria indartsuek (Disney, Warner, DreamWorks etabarrek) umeentzako luzemetraien merkatua eta baita burmuinak eurak ere “hartuta” dituzte baina badira salbuespen interesgarriak. El techo del mundo izeneko film frantsez honek (pena euskarazko bertsiorik ez izatea) ondo pasatzeko aukera paregabea emango die bai haurrei zein helduei.

Protagonista XIX. mendeko neskato errusiar ausarta bat da (berdintasunaren gaia lantzeko aproposa) eta hainbat abentura pasako ditu bere aititea Ipar Polotik bilatzen duen bitartean. Elementu asko izango ditugu disfrutatzeko, abenturak, entretenimendua, irudimena, tristezia apur bat eta baita umorea ere.

Ernest y Celestine

Egileak: Benjamin Renner, Vincent Patar eta Stéphane Aubier

Izenburua: Ernest & Celestine

Argitaletxea: A Contracorriente, 2018

Hizkuntzak: Gazteleraz, euskaraz, frantsesez edo katalanez ikusteko aukera

Oharra: 1 DVD (76 min.)

Notarioa izan nahi ez duen hartz baten eta dentista izan nahi ez duen arratoi baten adiskidetasun istorioa kontatzen duen pelikula ederra.

Gabrielle Vincent (1928-2000) idazle eta ilustratzaile belgiarraren ipuinetan oinarritutako pelikula dugu eta haurrentzako espreski gomendagarria da. Animazio zaindua, istorio polit eta umoredun pelikula.

La canción del mar

 

Izenburua:         La canción del mar

Argitaratzailea: Karma, 2015

Oharrak:            adin guztietarako

2015: Europear zinema saria: animazio film honena

2014: Oscar sariak: Animazio film onenerako izendatua

2014: Cesar sariak: Animazio film onenerako izendatua

Hizkuntzak: gaztelania, katalana, ingelesa, gaelikoa

Ama desagertu ondoren, Ben eta bere aizpa txikia Saoirse, hirira joan beharko dira amamarekin bizitzera. Orduan Ben, Saoirse Selki bat dela ohartzen da, itxasoko izaki magikoa. Itxas ondoko bere herrira itzultzea erabakitzen dutenean, bidai arriskutsu baten hasiera da. Denboraren kontrako lasterketa batetan, bere amak kontatzen zizkion leienden bidez bakarrik ezagutzen duen mundo batetan sartuko dira. Laister konturatuko da Saoirse dela bizi irauteko giltzarria.

Pelikula gomendioa

Hona hemen AEBtan beltzek jasan izan duten eta oraindik askotan pairatzen duten arrazakeriari buruzko 2017ko 3 film interesgarri.

Bilboko Udal Liburutegietan eskuratu ahal dituzu.

  1. Loving

Zuzendaria:       Jeff Nichols

Argitaletxea, urtea:    Sony, 2017

Oharrak:           1 DVD, (118 min.)

Hizkuntzak:       j.b.: ingelesa- gaztelania; azpitituloak: gaztelania

Dokumental Onena Publikoaren Saria,  Malagako Zinemaldia

7 urte baino gehiagokoentzat

2. Figuras ocultas

Zuzendaria:       Theodore Melfi

Argitaletxea, urtea:    Twentieth, 2017

Oharrak:           1 DVD, (122 min.)

Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, hindu; azpitituloak: gaztelania, daniera, norvegiera, suediera, gogorrentzako ingelesa

Margot Lee Sheterlyen elaberrian oinarrituta

Publiko guztiarentzat

3. Moonlight

Zuzendaria:       Barry Jenkins

Argitaletxea, urtea:    Cameo, 2017

Oharrak:           1 DVD, (107 min.)

Hizkuntzak: j.b.: ingelesa, gaztelania; azpitituloak: gaztelania

Oscar Sariak, 2017: Pelikula Onena, Egokitutako Gidoi  Onena, Erreparto Aktore Onena(Mahershala Ali); Urrezko Globo.

16 urte baino gehiagokoentzat