Mañana

Egileak:          Cyril Dion eta Mélanie Laurent

Izenburua:      Mañana (Dokumentala)

Argitaletxea:   Karma, 2016

Hizkuntzak:    gaztelera, frantsesa ; azpitituluak: gaztelera, katalaniera, galego

Ikusentzule guztientzat (A)

Cesar saria Dokumental Onenari 2016an

Zer egin dezaket nik gure mundu hau salbatzeko? Galdera hau sarri egiten diogu geuri buruari eta ez da erreza izaten erantzutea. Dokumental alai eta aurrerakoi honetan hainbat ideia hartu ditzakegu geure bizimodua eta geure ingurukoena aldatzen hasteko: nekazaritza ekologikoaren erabilera bai herri zein hirietan, energia berriztagarriak, herri merkataritza sustatzeko tokiko diruaren erabilpena, sistema politikoaren demokratizazioa, heziketa sistemaren aldaketa, eta beste hainbat ideia ekologista eta sozial. Dokumental honetan agertzen diren protagonistak dagoeneko hasi dira bide berri eta beharrezko hau jorratzen. Benetan interesgarria.

Un día perfecto

Un lugar

Izenburua:       Un día perfecto

Zuzendaria:      Fernando Léon de Aranoa

Protagonistas: Tim Robins, Benicio del Toro

Oharrak:          2015

Hizkuntzak:    Inglés, castellano, catalán

Iraupena:       161 min.

Sinopsia:

Gatazka zonalde batetan, gobernuz kanpoko erakunde batentzako lanean dauden boluntarioak putsu batetik hildako baten gorpua ateratzen saiatzen dabiltza. Baten batek bota du putsura ura pozointzeko eta ondoko herriak edateko urik gabe usteko asmoz. Lan sinple honek, hemen ezinezko misio bihurtzen da, non benetazko etsaia behar bada irrazionaltasuna izango den.

Umorezko zinea

cine humor

Erakusketa berria Bidebarrietako liburutegiko Egunerokotasun Gelan. Oraingoan umorezko pelikulen autaketa prestatu dizuegu. Aukeratu gustokoen dituzunak eta eraman maileguan. Astebete daukazu ikusteko eta nahi izanez gero zatoz gehiago eramatera.

Primeran pasa!!!

 

India Bilbao

IIndiaa

Deustuko liburutegitik, egunotan gure hiribilduan ospatzen ari den “Proyecto India Bilbao”-rekin bat eginez, bi munduon elkarrekiko loturak eta ezagutza bultzatu nahi ditugu.

Gure liburu, film edota musikaren bidez, Asiako azpikontinente erraldoiaren kultura, ohiturak, pentsaera, historia, edota ekonomiara hurbiltzeko aukera izango duzu. Hona hemen gure iradokizunak eta… zure ekarpenak ere pozik jasoko ditugu!

Jarraitu irakurtzen…