Marsella

marrrsella

Zuzendaria: Belén Macías
Aktoreak: María León
Goya Toledo
Izenburua: Marsella [Vídeo]
Argitaletxea, urtea: Cameo Media, 2014.
Oharrak: DVD 1 (128 min.)
12 urtetik beherakoentzat ez gomendatua
Hizkuntzak: Gaztelanieraz. Azpitituluak ingleses

Sinopsia

‘Marsella’ pelikulak emakume biren istorioa kontatzen du, Sara (María León) eta Virginia (Goya Toledo). Borroka egiten dute beraiena denagatik, Claire (Noa Fontanals) txikiaren kustodia. Claire Sararen alaba biologikoa da eta Virginiak adoptatu zuen 5 urte lehenago. Egoera konplikatua daukatenez Marsellara joatea erabakitzen dute, umearen aitaren bila, pentsatzuz honek laguntza emango diela eta arinago konpondute dutela arazoa. Pelikula emakume biren bidaia emozionala da, ume baten maitasunagatik borroka.

 

Samba

WSAMBA-poster_final

Egileak: Eric Toledano
Olivier Nakache
Izenburua: Samba [Vídeo]
Argitaletxea, urtea: Karma, 2015.
Oharrak: DVD, 170 min
Ez gomendatua 7 urtetik beherakoentzat
Hizkuntza: Frantses, gaztelania, katalanera. Azpitituluak gaztelania eta katalaneraz.

Sinopsia

“Intouchable-ren” ondoren Eric Toledano eta Oliver Nakacher oraingoan maitasun istorio batekin, “Sanbarekin”, itzultzen dira. Paperik gabeko senegaldarra, Samba, eta Alice, lanaren ondorioz ahuldura sindromea pairatzen duen exekutibo baten arteko maitasun istorioa.

Bere neke profesionaleren ondorioz galduta, Alice boluntario bezala sartzen da etorkinei laguntzeko elkartean. Delphine Coulinek, Sambaren egilea bere bizipenetan oinarritu zen liburua idazteko, eta gidoian ere parte hartu zuen.

“Sanba”, Donostiako 2014ko Jaialdiaren klausura saioko protagonista, komedia sozial, dibertigarri eta zoragarria da.

Zinea Itsaso, lur eta airetik: erakusketa

zine por tierrra

 

Bidaiatzeko modu asko dago, eta guzietatik erraz eta xumeena, etxeko sofan jarri eta pelikula on bat ikustea da. “Zinea Itsaso, lur eta airetik” proposamen bat da. Bertan, abenturaz eta historiaz betetako filmeak, beste herri batzuen aurkikuntza, beste mundu batzuen ezagutza eta, zergaitik ez, gure buruarena ere topatuko duzue.

Erakusketa mailegurako diren pelikulen aukeraketa txiki bat baino ez da. Ziurrienik, hautaketa guztietan bezala ez daude diren guztiak eta ez dira dauden guztiak ere.

Non: Bidebarrietako liburutegiko Egunerokotasun Gelan

Noiz: 2015eko urria eta azaroan.

Goza eta bizi ezazue!