Mi vecino Totoro

untitled16

 

Zuzendaria: Hayao Miyazaki
Izenburua: Mi vecino Totoro [Vídeo]
Argitaletxea, urtea: Madrid : Aurum, 2009.
Iraupena: 85 minutu
Adina: Publiko guztientzat
Hizkuntzak: Japoniera, gaztelania, euskera eta katalana
Azpitituluak: Gaztelanieraz

 

Sinopsia

Bi umeren istorioa kontatzen du, Satsuki eta Mei, herri batera euren aitarekin bizitzera joan direnak, ama inguruko hospitalean gaixotasun larri batetik errekuperatzen den bitartean.

Basoan, Satsuki eta Mei izaki bereziak daudela konturatzen dira, basoko izpirituak, bihotz garbia duten gizakiek baino ezin dituztenak ikusi. Mei, bere ama ikustera joaten saiatzen denean galdu egiten da eta Satsukik Totorori, basoko erregeari, laguntza eskatzen dio bere ahizpa txikia topatzeko.