Elmer elurretan

Egilea:              David McKee

Izenburua:         Elmer elurretan

Argitaratzailea:   Erein, 2017

Oharrak:             32 or.

Adina:                 4 urtetik aurrera

Hizkuntza:          Euskara

Sinopsia:

Elmerrek hotzaz kexu entzun dituelarik elefanteak, horra non gonbidatu dituen osteratxo bat egitera, are hotz handiagoa egiten duen toki batera, negua zeinen dibertigarria izan daitekeen ikustera!

 

Udako irakurketa gidak

Helduentzat:

Uda honetan irakurtzeko proposamenekin gida hau aurkezten dizugu zoazen lekura zoazela irakurtzeko: hondartzan, mendian, igerilekuan, sofan, parkean… edo zeuk aukeratzen duzun tokian. Murgildu zaitez kontakizun labur hauekin! Txundituta geratuko zara!!!

Deustuko Udal Liburutegiaren tal-taldeak egina.

Uda kontaketak- irakurketa gida

Haur eta gazteentzat:

Gida honetan, beti ameztu izan dituzun lekuetara bidaiatzeko lagungarri izango dituzun euskara, gaztelera zein ingeleseko hainbat liburu aurkitu ahal izango dituzu.

Ondo pasa oporrak!!

Begoñako Liburutegiko lan-taldeak egina.

Ume eta gazteentzako udako irakurketa gida

Rita ez dago eztei eztitarako

Egilea:             Mikel Valverde

Izenburua:       Rita ez dago eztei eztitarako

Argitaletxea:    Elkar, 2015

Hizkuntza:       Euskara

Orrialdeak:      112

Rita txikitatik egon da Roberto bere lehengusuarekin maiteminduta. Ritak gutun bat jaso berri du Robertoren ezkontzara gonbidatuz. Rita asko haserretu da albistea ezagutzean eta ahaleginduko da nola edo hala ezkontza zapuzten.

Mikel Valverde Gasteizen jaio zen. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Komikiak eta album ilustratuak egin eta ilustratzen ditu. Ilustratzailea eta idazlea da, komikien eta albumen egilea. Idazlea ere bada.