Hezkuntzen elkartrukea

Han eta Hemengo Gazteak! – Bilborock

Ba al zenekien Bilborock-en hizkuntzak ikasi eta irakasteko aukera duzula? Happy Erasmus Bilbao-ren eskutik “Intercambio de idiomas” ekimena ospatzen da hilabetero Bilborock-en, eta dohainik. Hizkuntzak ikasi eta irakasteko aukera ezinhobea. Bazatoz?

18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzendua ekimen hau. Hizkuntzak ikasi eta irakasteaz gain, herri ezberdinetako zure adineko jendea ezagutzeko aukera bikaina da “Intercambio de Idiomas”. Hilabete honetan otsailaren 12an ospatuko da 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da.

Parte hartu nahi dutenek esteka honetan eman beharko dute izena.

Informazio gehieago

Bilboko Udal Liburutegietan, hizkuntzak ikasteko metodoak, hala nola, liburuak, egunkariak, aldizkariak eta pelikulak hainbat hizkuntzatan zure eskura daude.

Bestalde, eLiburutegi izeneko Liburutegi digitaletik, maileguan,  audioliburuak jaits ditzakezu.

GIZAZINEA

CAOSTICA taldeak,  GIZAZINEA Programaren 9.edizioa martxan jarri du.

Zine, hitzaldi, kontzertu eta erakusketa saioek osatzen dute programa hau giza eskubideen inguruko hausnarketarako gune bat izateko.

PROGRAMA

Bilboko Udal Liburutegietan, hainbat pelikula, maileguan hartzeko zure eskura daude.

Bestalde, eLiburutegi izeneko Liburutegi digitaletik, maileguan,  pelikulak eta dokumentalak jaits ditzakezu.