Istorio Biziak – Cuentos Encadenados

istorio biziak

Gaur, hilak 22, ahozko tradizioaren inguruko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren hirugarren edizioa jarriko du martxan Bilboko Udaleko Kultura Sailak.

Datorren martxoaren 6ra arte programa honen barruan, guztira 23 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta Barruti horretako beste gune batzuetan

Castañosko Liburutegian, honako Ipuinkontaketa hauek izango dira:

OTSAILAK 23: Amunaren kontu zaharrak”.  MariOlas

+ 5 urte. Euskaraz.

MARTXOAK 2: I will not go to the market today” ipuin-kontalaria. Melissa Thomson

+ 4 urte. Ingelesez

Castañosko Liburutegian, saiaok 18:00etan izango dira eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da

Programa orokorra

Federico García Lorca eta Margarita Xirgúren oroimenean

Lorca Xirgu El Sitio

Joandako ostiralean, Bidebarrietako Liburutegian, musika errezital baten bidez, Garcia Lorca eta Margarita Xirgú, orain dela 80 urte, El Sitio egoitzan eta Arriaga Antzokian egon zirela gogoratu genuen.

 Lina Tur Bonet biolinjoleak eta Álex Ramírez Gama pianojoleak Debussy, Ravel, Poulenc, Fallaren lanak, hala nola, F. García Lorcaren abestiak jo zituzten.

 1936ko urtarrilean, Garcia Lorcaren lanak Margarita Xirgúk antzeztu zituen Arriaga Antzokian, eta egilea bera ere zegoenez, El Sitio elkarteak omenaldi bat antolatzeko aprobetxatu zuen, gaur egun, Bidebarrietako Liburutegia den egoitza honetan.

  Hain zuzen ere, Bilboko egonaldi honetan, Lorca eta Margarita Xirgú azken aldiz egon ziren elkarrekin.

 Blas de Otero poeta bilbotarra, aurten bere  jaiotzaren urteurrena ospatzen dena, Arriaga Antzokian ekitaldi hauetariko  baten batean egon zen eta idatzi zituen azken olerkien artean García Lorca gogoratzen du batean. Olerki hau Garcia Lorcaren jaiotzaren 78. urteurrena ospatzeko, Fuente Vaqueros herrian, 1976ko ekainean egin zuten omenaldian irakurri zuen.

Jarraitu irakurtzen…

Neguko iberiar maskarak, argazki erakusketa eta hitzaldia

mascaras invierno

Urtarrilaren 27an, asteazkena, 18:30etan, Deustuko Liburutegian (Bidarte), neguko eta ihauterietako maskaren argazki-erakusketa eta hitzaldia izango ditugu, euren jatorria eta ohitura hauetako ospakizuna Iberiako Penintsulan aztertzeko.

Agian Mendebaldeko Afrikako egurrez egindako maskara erritualei buruz zeozer entzun duzu. Baina posible da baita ere, Potugaleko antruejo edo Galiziako entroido-n erabilitako maskaren gainean ezer ez entzun izana. Jarraitu irakurtzen…