Literatura tailerra gaztelaniaz. Izena emateko epea zabalik.

Lit TailCast

Bidebarrietako Liburutegiak, gaztelaniaz izango den literatur tailer honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Literaturaren inguruan biltzeko gune hau, Iñigo Larroqueren eskutik, otsailaren 3tik ekainaren 22ra arte izango da. Asteazkenero, hamabostean behin, 18:00etan.

Izena emateko epea: urtarrilaren 3tik 25era arte 

Bilboko Udal Liburutegien Sarearen txartela izatea beharrezkoa da.

Izena emateko:

  •  animacion@ayto.bilbao.net
  •  944162988
  •  Bidebarrietako Liburutegian bertan

Plaza mugatuak direnez, zozketa bidez esleitzen dira. Zozketa Bidebarrietako Liburutegian, urtarrilaren 26an izango da.

Jarraitu irakurtzen…

Abenduko programa

prog abend

Bilboko Udal Liburutegietan, abenduan zehar, edonork parte hartzeko hainbat jarduera martxan jarri ditugu:

Txientzat, Gabonekin zerikusia duten tailerrak eta ipuinkontaketak bai euskaraz bai gaztelaniaz. Helduentzat, Bidebarrietako Liburutegian,  errezitalak, kontzertuak, hitzaldiak eta  erakusketak.

 

San Frantziskoko kritika zinematografikoaren tailerraren azken saioa

11990628_711843018951256_4992011600003529097_n

 

Datorren astelehenean, azaroaren 30ean, San Frantziskoko udaltegian (Maria Enparantza, z/g) 18:00etan Kritika Zinematografikoko Tailerraren azken saioa izango da. Tailer hau San Frantziskoko udal liburutegiak antolatu du.

  • Master Class “¡Pura Dinamita!” Patxi Urkijoren eskutik izango dugu.
  • William Friedkin zuzendariaren “The French Connection” pelikula ikusiko dugu
  • Ondoren solasaldia izango da.

Sarrera libre eta doan.

Kritika zinematografiko tailerraren bigarren saioa San Frantziskon

iratxse foto

Bigarren saioa

Lehen saioaren arrakasta eta gero badator bigarrena.

Master class Iratxe Fresnedarekin, UPV-EHUko irakaslea: “Cómo sobrevive un crítico de cine en un festival”

DRIVE s

“Drive” pelikula ikusiko dugu eta gero solasaldia egingo dugu.

  • Eguna: azaroaren 16a, astelehena
  • Ordua: 18:00 – 21:30 h.
  • Lekua: San Frantziskoko liburutegia, Mariaren Bihotza enparantza, z/g, BILBAO

Sarrera doan.