Irakurketa adierazkorra tailerra

P6100002

 

Pasa den asteartean, ekainaren 10ean, Begoñako Liburutegian Irakurketa Adierazkorra Tailerra gauzatu zen, Carmen Pardoren eskutik. Bertan, parte-hartzaileek ozenki eginiko Irakurketa Adierazkorrera hurbiltzeko aukera izan zuten.

Irakurketa mota honekin entzuleek hobeto ulertzen dituzte testuak eta irakurleek gehiago gozatzen dute irakurketarekin. Doinua, abiadura, bolumena eta erritmoa landu ziren.

Hurrengo tailerrak irailatik aurrera.

 

Liburu Azoka

CIMG0767

 

Bilbaoko Areatzako Liburu Azokan udal liburutegiak kaseta bat jarri dute, non azken urte honetan, Bilbori buruz hala nola bilbotarrek, argitaratutako liburuen erakusketa aurkesten duten.

Informazioa ere eskaintzen dugu, urte osoan zehar liburutegiek eskeintzen dituzten zerbitzuei eta baliabidei buruzkoa.

 

Irakurketa erraza tailerra


 

Irakurketa erraza tailerra etorkinentzat antolatu dugu lehen aldiz. San Frantziskoko liburutegian egin zen otsaila eta martxoan eta saioak suspertzen Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erreza taldea izan zen.

Tailerra arrakastatsua izan da eta liburutegiek liburuak eta irakurketa gizarteari hurbiltzeko daukaten funtzioa kontuan hartuz horrelako tailerrak antolatzen jarraituko dute.