Udako Liburutegiak

Bilboko Udal Liburutegiek, datorren astelehenean, hilak 24, Udako Liburutegiak programa martxan jarriko dute.

Bilboko hainbat plazetan,  prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta irakurketa bultzatzeko jolasak eta tailerrak antolatuko dira, umeei zuzenduta.

 EKAINAK 24 – UZTAILAK 19

Elorrietako parkea (San Inazio)

Gernikako lorategiak (Miribilla)

Azoka plaza (Zorrotza)

UZTAILAK 22 – ABUZTUAK 16

Errekaldeko plaza  (Errekalde)

Karmelo plaza (Santutxu)

Eskoletako zelaia (Uribarri)

 Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 11:30etik 13:30era // 17:30etik 20:30era (jai egunak izan ezik)

Programaren helburua, herritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak handituz eta eskolako oporraldian aisia alternatiba eskainiz.

Horrela, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dira guztien esku, eta batez ere umeei zuzenduta egongo diren irakurketa sustatzeko jolasak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dira.

Horrez gain, liburuen mailegu zerbitzua ere jaso ahal izango da. Horrela, jendeak etxera eroan ahal izango ditu interesatzen zaizkion liburuak, eta ezarritako epean aisiarako gune berera itzuli. Udal Liburutegietako karnetik ez dutenek aldi baterako instalazio horietan eskatu ahal izango dute.

Ciencia y Arte a pie de calle

HITZALDI ZIKLOA

EKAINA 19
19:00 PERCEPCIÓN DEL ARTE A TRAVÉS DE LA NEUROBIOLOGÍA, LA PSICOLOGÍA Y LA CRÍTICA DE ARTE

Conchi Lillo. Neurobiologoa
Patri Tezanos. Neurozientzian espezializatutako psikologoa eta dibulgatzaile zientifikoa
Elena Vozmediano. Arte-kritikaria

GONBIDAPENAK JASOTZEKO
Lekua: Bidebarrietako Liburutegia
Egunak: Ekainaren 14tik 19ra (zapatuan eta domekan izan ezik)
Ordutegia: 10:00-14:00 · 16:00-19:00
Pertsonako lau gonbidapen gehienez

EKAINA 27
19:00 PERCEPCIÓN DEL ENTORNO A TRAVÉS DE LA INGENIERÍA, LA ARQUITECTURA Y EL ARTE

Manuel F. Herrador. Bideen ingeniaritzan doktorea, irakaslea eta ikertzailea
Santiago de Molina. Arkitekturako doktorea eta irakaslea
Christian García Bello. Artista eta Arte Ederretako lizentziatua

GONBIDAPENAK JASOTZEKO
Lekua: Bidebarrietako Liburutegia
Egunak: Ekainaren 21etik 27ra (zapatuan eta domekan izan ezik)
Ordutegia: 10:00-14:00 · 16:00-19:00
Pertsonako lau gonbidapen gehienez

De la tierra a la luna

HITZALDI-SOLASALDIA

EKAINA 10
Ibilaldi bat ametsen satelitetik, zientziatik, etorkizunetik
eta konspirazioetatik, Neil Armstrong eta Buzz Aldrin Lasaitasunaren Itsasoan ibili zirenetik 50 urte igaro direnean.

19:00 LA LUNA SOÑADA
Jorge Hernández Bernal. Astrofisikaria eta UPV-EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea.

19:45 ¿PERO DE VERDAD FUIMOS A LA LUNA?
Luis Alfonso Gámez. El Correoko kazetaria eta Magonia blogaren egilea.

GONBIDAPENAK JASOTZEKO
Lekua: Bidebarrietako Liburutegia
Egunak: Ekainaren 4tik 10era (zapatuan eta domekan izan ezik)
Ordutegia: 10:00-14:00 · 16:00-19:00
Pertsonako lau gonbidapen gehienez

EKAINA 17
19:00 CIENCIA LUNAR: CÓMO LA LUNA SIGUE FASCINANDO A LA ASTRONOMIA DEL S.XXI
Ricardo Hueso. Astrofisikaria eta UPV-EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea.

19:45 DESTINO, LA LUNA
José Félix Rojas. Astrofisikaria eta UPV-EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea.

GONBIDAPENAK JASOTZEKO
Lekua: Bidebarrietako Liburutegia
Egunak: Ekainaren 11tik 17ra (zapatuan eta domekan izan ezik)
Ordutegia: 10:00-14:00 · 16:00-19:00
Pertsonako lau gonbidapen gehienez