Literatura tailerra gaztelaniaz

kafkamoa

 

Tailer hau datorren otsailaren 25ean hasiko da Bidebarrietan eta ekainaren 10ean amaituko da. Saioak hamabostean behin egingo dira. Parte hartzaileek aurretik irakurri duten liburu bati buruz hitz egiten dute saio hauetan, Iñigo Larroquek koordinatuta:

  • Otsailaren 25: Misericordia (Benito Pérez Galdós)
  • Martxoaren 11: La quimera / El nadador (John Cheever)
  • Martxoaren 25: Plata quemada (Ricardo Piglia)
  • Apirilaren 15: El capote (Nikolái Gógol)
  • Maiatzaren 13: Bartleby el escribiente (Herman Melville)
  • Maiatzaren 27: Pastoral americana (Philip Roth)
  • Ekainaren 10: Pastoral americana (Philip Roth)

Tailer honetan parte hartzeko zozketa Bidebarrietan egin zen otsailaren 12an.

Debekatutako liburuak: erakusketa berria Bidebarrietan

1000919-300x225

Baina…. ¿benetan hauek guztiak debekatuak izan ziren?

1000909-300x225

Erakusketa honetan aurkezten ditugun liburuak Historian zehar, noizbait, nonbait, debekatuak, zentsuratuak, sute publikoetan erreak, baztertuak edota konfiskatuak izan diren liburu eta egileen lagin xume bat baino ez dira.

Ez daude guztiak eta zentsurak indarrean segitzen du, zerrenda berriak eragiten eta sorkuntza eta pentsamendu askatasunari oztopoak ipintzen.

Dena dela, egia ere bada liburu bat debekatzeak liburu berori irakurtzeko gonbitea ere badela. Beraz, geure gonbitea eginda dago.

Urtarrilaren 21etik martxoaren 21era.

Max Bilbon bizi da

max bilbon bizi da
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak “Max Bilbon bizi da” liburuaren aurkezpena egingo du gaur.. Liburua Laida Martínez Navarro idazleak idatzi du, eta marrazkiak Asier Sanz Nietok egin ditu.

Liburuak, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonen integrazioa errazteko Irakurketa Errazari buruzko nazioarteko jarraibideak jarraitzen ditu.

Udal liburutegietan topatuko dituzu liburu honen aleak maileguan eramateko.