Europako Musika Eguna Gluckekin

gluck[1]

Bilbao Musika liburutegian, operaren berritzailetzat jotzen den Christoph Gluck musika egilearen jaiotzaren 300. urteurrena ospatuko dugu.

Hori dela eta, orri markatzaileak egin ditugu bisitatuko gaituztenen artean banatzeko.

Honako lan hauek: Iphigénie en Tauride, Orfeo ed Euridice, Ezio, Alceste, Armide, beste batzuen artean, erabiltzaileen esku daude liburutegietan.

Irakurketa adierazkorra tailerra

P6100002

 

Pasa den asteartean, ekainaren 10ean, Begoñako Liburutegian Irakurketa Adierazkorra Tailerra gauzatu zen, Carmen Pardoren eskutik. Bertan, parte-hartzaileek ozenki eginiko Irakurketa Adierazkorrera hurbiltzeko aukera izan zuten.

Irakurketa mota honekin entzuleek hobeto ulertzen dituzte testuak eta irakurleek gehiago gozatzen dute irakurketarekin. Doinua, abiadura, bolumena eta erritmoa landu ziren.

Hurrengo tailerrak irailatik aurrera.