KULTURA-JARDUERAK

escanear0001 (7)
Hurbil zaitez Bilboko Udal Liburutegietara eta bai helduentzat, bai ume eta gazteentzat antolatzen ditugun jarduetan parte hartu. Hauen artean, honako hauek dira azpimarratzen ditugunak, helduentzat: Idazmen eta Literatura Tailerrak, gure aurrehistoriaren gaineko hitzaldiak, Abusu Auzoari buruzko bideo proiekzioa; eta ume eta gazteentzat: ipuinkontaketak, tailerrak eta Zeu Margolari! eta Review Competition Lehiaketak.

Jarraitu irakurtzen…

Ipuinkontalaria San Adrianen – data aldaketa

apika gure basoa

Abenduaren 22an San Adriango liburutegian izango zen Apika taldearen  “Gure basoa” ipuinkontaketa, abenduaren 15era pasatu da, 18:00etara.

Interesa duten guztiek izena eman ahal dute abenduaren 2tik aurrera, liburutegira joaten, telefonoz (94 444 78 32) edo emailez bibliotecasanadrian@ayto.bilbao.net

Ipuinkontaketa hau euskeraz izango da 4 eta 9 urte arteko umeentzat.

Barkatu eragozpenak.

Max Bilbon bizi da

max bilbon bizi da
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak “Max Bilbon bizi da” liburuaren aurkezpena egingo du gaur.. Liburua Laida Martínez Navarro idazleak idatzi du, eta marrazkiak Asier Sanz Nietok egin ditu.

Liburuak, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonen integrazioa errazteko Irakurketa Errazari buruzko nazioarteko jarraibideak jarraitzen ditu.

Udal liburutegietan topatuko dituzu liburu honen aleak maileguan eramateko.