Flauta audizioa

P10001912-300x225

 

Martxoaren 25ean Bilbao Musikako liburutegian flauta audizioa izan zen. Juan Jesús Silguerok eta Iñaki Gurruchagak, flauta solista eta Bilboko Udal Bandako flautina (beste gauza gehiagoren artean), Telemannen txirularako lan batzuk jo zituzten.

Audizioa amaitu eta gero musikari eta han zeudenen artean solasaldi atsegina sortu zen.