Bilbao Kultura WOW

Bilbao Kultura WOW” izenburuarekin, katalogo-gida bakar batean biltzen dira Uriko kultur jardueraren funtsezko edukiak, 120 ekimen baino gehiago, jaialdi, kultur eta aisialdi programa eta abarrekin, Bilboko Udaleko sail batzuek eta besteek eta udal-entitate edo -sozietateek antolatuta eta babestuta, hala nola Bilbao Ekintza, Arriaga Antzokia, Bilbao700, BilbaoMusika, BilbaoArte edo Azkuna Zentroa, hala nola,  ABAOk, Pabellón 6, Zirkozaurre, La Fundición, BBK Aretoa, Campos Antzokiak edo Euskalduna Jauregiak sutatutakoak,  besteak beste, xede honekin: sektoreari, herritarrei eta bisitan etortzen zaizkigunei laguntzea egunean egoten, ez dezan inork gal Bilbok eskaintzen duen kultur eskaintza askotariko, deszentralizatu eta bikaina.

Inork bere e-mailean jaso nahi badu etorkizunean argitaratuko diren urteko programazioen argitalpenak, edo Bilbao Kulturaren hileroko agenda eguneratua eta hedatua, helbide elektroniko honetan eska dezakete: agendakulturala@bilbao.eus.

Liburutegiaren Eguna

Liburutegiaren Eguna. Urriak 24

Aste honetan zehar, Bilboko Udal Liburutegietan:
Haurrentzako:
Ipuinkontaketa:
  • Errekaldeko Liburutegia: Basoak badu sekretu bat. (Liburutegietan ezer ez omen da gertatzen. Baina liburuak irekitzen badituzu pertsonaiak eta izugarrizko abenturak aurkituko dituzu). Ameli.      Urriak 24  18:00. EUSKAldez aurretik izena eman behar da liburutegian: bibliotecarekalde@bilbao.eus
  • San Adriango Liburutegia: It´s time for adventure. Cataplina. (Cataplina esploratzaileak abenturaz betetako istoriak kontautko dizkigu).       Urriak 24   18:00. ENG         Aldez aurretik izena eman behar da: bibliotecasanadrian@bilbao.eus
Tailerrak:
  •  Zurbaranbarriko Liburutegia: Sumenditik ozeanora. Mad Science. (Tailer honetan sumendietako energia landuko dugu eta gure sumendi-erupzioa sortuko dugu). Urriak 24      18:00     EUSK     Aldez aurretik izena eman behar da: bibliotecazurb@bilbao.eus
Familiarra:
  • Deustuko Liburutegia: Liburuaren aurkezpena: Animalario de animacuelos. Cataplina Encuentada. Ipuinkontaketa idazlearen eskutik. Urriak 27   11:00   CAST
Helduentzat:
  • Bidebarrietako Liburutegia: Gioconda Belli idazleak bere azken liburua “Las fiebres de la memoria” aurkeztuko du.
               Urriak 24       19:30  Doako sarrera, aretoa bete arte.  Streaming: kulturguneatb.eus

Bestalde, bazenekien? urte osoan zehar Bilboko Udal Liburutegietan:

  • Hainbat liburu, aldizkari, CDak, DVDak eta beste dokumentu batzuk zure eskura daudela, bai liburutegietan bertan kontsultatzeko, bai maileguan eramateko.
  • Zure intereseko edozein gairi buruzko informazioa eskaintzen dizugula.
  • Gure katalogoa erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatzen ditugula.
  • Ordenagailuak  zure eskura dituzula Internet eta ofimatika-produktuak erabiltzeko.
  • Antolatzen ditugun kultur ekitaldietan eta tailerretan parte hartzeko aukera izango duzula.
  • Eduki digitalak (liburuak, filmak, audioliburuak) deskarga ahal dituzula Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko eLiburutegia plataformatik
  • Aprobetxatu liburutegi-txartelak eskaintzen dituzun aukerak.
  • Txartela  Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitan dohanik eska dezakezu

Udako Liburutegiak

Udako Liburutegiak” programak abuztuaren 17ra arte iraungo du, Errekaldeko, Karmeloko eta Eskolako Landa Plazetan.

Ordutegia: astelehenetik barikura (jai egunak izan ezik): 11:30-13:30 // 17:30-20:30

 Programa ekainaren 25ean hasi zen, harrez geroztik,  7000 pertsona  baino gehiago hurbildu dira liburuak, egunkariak eta  aldizkariak irakurtzera, ekitaldietan parte hartzera eta 200 liburu baino gehiago maileguan eraman dituzte.

Zatoz gure irakurketarako eta aisialdirako proposamenak gozatzera. Halaber, Bilboko Udal Liburutegietan eskaintzen ditugun baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko aukera izango duzu