Loraldia

Loraldia Festibalaren laugarren edizioa 2018ko martxoaren 5etik 26ra bitartean ospatuko da eta, beste behin ere, Bilbon eta udaberrian, euskal kultura eta euskarazko kultur proposamenik berritzaileenak izango dira protagonistak.

Egun horietan zehar, hainbat diziplinatako 20 kultur ekitalditik gora egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan, tartean, antzerkia, dantza, musika, tailerrak…

PROGRAMA

Bilbao: Kultura-Planeta

Bilboko Udalak 2018rako hiriko kultur programazioa aurkezten du. “Bilbo: Kultura-Planeta” izenburupean, hiriko kultur jarduerako funtsezko edukiak biltzen ditu gidaliburu bakarrean, 120 ekimen baino gehiagorekin, kultura eta aisia jaialdi eta programa artean, Udaleko sailetatik edo udal erakunde edo sozietateetatik, antolatutakoak edo bultzatutakoak, Bilbao Ekintzatik, Arriaga Antzokitik, BilbaoMusikatik, BilbaoArtetik edo Azkuna Zentrotik, besteak beste.

Bilboko Udal Liburutegietan programaren aleak zure eskura daude

Parrapean Komiki Egunak

Erakusketek, hitzaldiek, liburuen aurkezpenek eta espezializatutako azoka batek zentratuko dute Bilboko Udalak euskarazko komikiaren inguruan antolatu duen “Parrapean – Komiki Egunak”.

Begoñako Liburutegian:

Komiki Lehiaketa: 14-17 urte bitarteko guztiek parte har dezaketa lehiaketan.

Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartekoa, Begoñako Liburutegian.

“Tintazko itsasoan..branka haizeari!”. Daniel Redondo (Josep Camino Saria 2017) komikigilearen inguruko erakusketa.

Info +: http://kulturabarrutik.eus/eu/programa/parrapean-komiki-egunak/