Asiar Zinemagintza. Harri bitxi anitza

Asiar zinemagintzari buruzko erakusketa, Bidebarrietako Liburutegiko Egunerokotasun Gelan.

Erakusketan dauden dokumentu guztiak mailegagarriak dira.

Erakusketa honek lehio txiki bat zabaldu nahi dio zinemaren erraldoi honi. Asiar industriak, Hollywoodeko aginduen eraginpean ere egon arren, munduaz dugun ikuspuntu dezberdin baten aukera ematen du. Eta honek  ekialdeko lilurara garamatza; ezagutzen ez dugun urrutiko zehozer, nekez lortu daitekeena, exotikoa, suspergarria, gure errutinatik ateratzen gaituena, beste unibertso dezberdin batzuetara garamatzana eta ikusteko jakin-mina sortzen duena.