Liburutegiak

Bilboko Udal Liburutegiak zabalik daude herritar guztientzat eta doan eskaintzen dituzte informazioa, kultura eta ezagutza eskuratzeko zerbitzuak.

 

Foto-1-1024x768

 

Sare horretan 16 liburutegi daude eta bertan:

  • Aholku eta arreta pertsonalizatua emango dizugu interesatzen zaizun edozein gairi buruzko informazio erabilgarria bilatzen duzunean.
  • Zure eskura jartzen ditugu euskarri desberdinetako 400.000 bolumen: liburuak, aldizkariak, CDak, DVDak. Bilduma horrek espezialitate-arlo guztiak hartzen ditu eta etengabe eguneratzen da; horrela, interesatzen zaizkizun materialak liburutegian bertan kontsultatu edo, nahiago baduzu, maileguan eraman ditzakezu.
  • Ikastaroak eta bisitak programatzen ditugu liburutegietako zerbitzuak eta eskuragarri dauden informazio-baliabideak ezagutu ditzazun, teknologia berrietara hurbil zaitezen: Internet, datu-baseak eta gure katalogo informatizatua.
  • Jarduera kulturalak, tailerrak eta abarrak antolatzen ditu.
  • Internet, ofimatika eta datu-baseak erabil ditzakezu.

 

Foto-2-1024x682

 

Helbideak, ordutegia eta informazio gehiago hemen.