Youtuber bila!

Bilboko planak gustoko al dituzu? Hirian gertatzen den guztiaren berri izatea, eta Youtubetik zabaltzea nahiko zenuke? Horrela bada, deialdi hau zuretzat da! Bilbao Gazte-k bi gazte behar ditu, neska eta mutila, Youtube-ko kanalean youtuber bezala aritu daitezen. Bidali iezaguzu zure aurkezpen bideoa; Bilbao Gazteren hurrengo youtuberra izan zaitezke, eta!

Parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 eta 25 urte bitartekoa izatea
  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Euskera zein gaztelania jakitea.

Izena emateko “Zer egingo dut Bilbon asteburuan” gaia jorratzen duen bideoa aurkeztu beharko da. Edukiak euskaraz eta gaztelaniaz egon beharko du, eta bideoaren iraupena, asko jota, 5 minutukoa izango da. Bideoaren aurkezpenean izen-abizenak, adina, okupazioa (ikasketak, lana…), zaletasunak eta aisialdian egiten dutenaren inguruan aritzea ere ezinbestekoa izango da.

Epea 2019ko urriaren 7an itxiko da, gaueko 23.59etan. Bidaliguzu zure bideoa gazteria@bilbao.eus helbidera, Wetransfer bitartez, bideoa eta fitxa hau erantsita. Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu gazteria@bilbao.eus helbidera edota 94 423 62 42 telefonora deitu.

Open House

Open House Bilboko Arkitektura-Jaialdiak 33.000 bisitari baino gehiago izan ditu.

Bisitari gehien jaso dituen eraikinen artean, Bidebarrietako Liburutegia agertzen da.

  • Asteburuan 81 eraikin doan bisitatzeko aukera egon da Bilbon, Barakaldon eta Getxon, 631 boluntarioren lanari esker. Leioako Artaza jauregia ere bisitatu ahal izan da.
  • Bisitari gehien Bilboko Udaletxeak, La Cava etxeek, Ibaigane jauregiak, Bidebarrietako liburutegiak, Barakaldoko Munoa Jauregiak, Leioako Artatza Jauregiak eta Getxoko Etxe Sorginduak jaso dituzte, bakoitzak 1.000 bisitari baino gehiago. Jarduera osagarri guztietan leku guztiak bete ziren.

Bilboko Udal Liburutegiak zabalik daude herritar guztientzat eta doan eskaintzen dituzte informazioa, kultura eta ezagutza eskuratzeko zerbitzuak.