Pribatutasun politika

Zure datu pertsonalen tratamendua

Datuak babestearen inguruan indarrean dagoen araudia betez (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa), BILBOKO UDALAREKIN posta elektronikoaren bidez egindako komunikazio guztietan, bai web-orrialde honetan dauden inprimakien bidez, bai web-orrialdean dagoen zure posta elektronikoaren estekaren bidez, zure datu pertsonalak BILBOKO UDALAREN titulartasuneko fitxategietan, Ernesto Erkoreka Plaza nº1. 48007 Bilbo helbidea dutenak, sartzeko baimena ematen duzula jakinarazi nahi dizugu, egindako eskaera edo komunikazioa oinarri hartuta egokiak diren xedeetarako:

  • Web-gunean agertzen diren inprimakien bidez edo “Udala on-line” puntuko orrien bidez eskatutako izapideei jaramon egitea.
  • Aparkalekuei, hirigintza eta ingurumenari, obra eta zerbitzuei, zirkulazio eta garraioei, ekonomia eta ogasunari, sustapen ekonomikoari, hezkuntza, gazteria eta kirolari, kultura eta euskarari, gizarte-ekintzari, giza baliabideei, hiritarrekiko harremanei, emakumezko eta lankidetzari eta osasun eta kontsumoari buruz egindako eskaera eta/edo kontsultei jaramon egitea.
  • BILBOKO UDALARI egindako bestelako kontsulta, zalantza eta/edo iradokizunei jaramon egitea.

Adingabea bazara, zure datu pertsonalak web-guneko inprimakietan sartu aurretik gurasoen edo tutoreen adostasuna izan behar duzu. BILBOKO UDALAK ez du inolako erantzukizunik izango betekizun hau betetzen ez bada.

Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzakezu, aurretik aipatutako helbidera idatzita edo posta elektroniko honen bidez:

webmaster@ayto.bilbao.net