Urriko programa

~MyBitmap

Bilboko Udal Liburutegietan, urrian zehar edonork parte hartzeko hainbat jarduera martxan jarri ditugu:

Ipuinkontaketak eta tailerrak bai euskaraz bai gaztelaniaz eta ingelesez, txikientzat, gazteentzat komiki tailerra eta helduentzat, errezitalak, kontzertuak, hitzaldiak… programa hauen barruan: Parrapean, Begoñako liburutegian, eta Bilbaopoesía, Bidebarrietan.

Horrez gain, Liburutegiaren Eguna dela eta, urriaren 24an, Bidebarrietako Liburutegian bisita gidatuak izango dira euskaraz eta gaztelaniaz.

Bilboko ikastetxeentzako programa

20120509_0054

Bilboko Udal Liburutegietan, ikasteentzako programa martxan jarri dugu. Bisita Gidatuak eta Idazleekin Solasaldiak dira programa honen barruan eskaintzen ditugun jarduerak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat zuzendu dugu programa.

Ikasturte honetan bisitaldiak Haur Hezkuntzako ikasleei ere zabaldu diegu eta DBHkoei bisita tematikoak eta klasea liburutegian bertan ematea ere eskeintzen diegu.

Horretaz baliaturik, liburutegiak eta hauek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzera eman nahi diegu ikasleei, irakurzaletasuna sustatzeko eta informazioaren bilaketetan eta erabileran hezteko asmoz; azken bi horiek ikasleen heziketa pertsonalean eta akademikoan beharrezko oinarriak direla iritzirik.

Bidebarrieta aurpegi berriarekin

puerta bide

Bidebarrieta liburutegiaren fatxada paregabea distiratsua dago berriro, bi hilabeteko garbiketa eta konponketa lanak amaitu eta gero.

Zatoz Alde Zaharreko harribitxi hau mirestera eta bide batez sar zaitez barrura, gustora emango dizugu arreta.

Lanak Bidebarrietako fatxadan

fachada Bide

Argazkian ikusten dituzuen andamioen atzean Bidebarrietako liburutegia dago eta horrela egongo da ia uda osoa bere fatxada ederrean garbiketa lanak egin ahal izateko. Itxura oso erakargarria ez izan arren, etorri bertara, liburutegia zabalik aurkituko duzue udako ohiko ordutegiarekin:

Ekaina

Astelehenetik barikura: 8:30 – 19:30

Larunbatak: 10.00 a 14:00

Uztaila

Astelehenetik barikura: 8:30 – 19:30

Abuztua

Astelehenetik barikura: 8:30 – 13:45