Bertso-saioa Bidebarrietan, Euskararen Egunean

Miren Amuriza
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz udal liburutegitik omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu euskera ikasten ari direnei eta haientzat eta baita etorri nahi duten guztientzat ere, bertso-saioa antolatu dugu.

Parte hartuko duten bertsolariak hauek izango dira:

  • Miren Amuriza
  • Andoni Egaña
  • Unai Iturriaga

Gai jartzailea Ainhoa Aranburu izango da.

Eguna: abenduaren 3an, Euskararen Eguna

Ordua: 11:00 h.

Lekua: Bidebarrieta liburutegiaren Areto Nagusian.

Ekitaldia gonbidatutako euskaltegietako ikasleentzat zuzenduta dago baina jende guztiarentzat egongo da zabalik, aretoa bete arte.

Komiki berriak Bidebarrietan

 

Bidebarrietako liburutegiko komiki bilduma handituz doa etengabe. Hauek dira erosi diren azkenak. Egunerokotasun Gelan aurkituko dituzu, beste askoren artean. Denak, mailegurako prest.

 
untitled
 

Título: El viaje de Shackleton.

Autor: William Grill.

Editorial, año: Impedimenta, 2014

 

Futbol: la novela gráfica.

Santiago García y Pablo Rios.

Astiberri, 2014.

Jarraitu irakurtzen…

80ko hamarkada, euskal rockaren eztanda

1

(Haunditzeko klik egin irudian)

Orain dela 30 urte euskal rockaren diskarik ezagunenak argitaratu zirela aprobetxatuz erakusketa bat antolatu dugu maileguari zuzenduta. Bertan ia 100 CD, DVD, liburu eta aldizkari topatuko dituzu, denak mailegagarriak.

Lekua: Bidebarrieta liburutegiko Egunerkotasun Gela.

Datak: Urriaren 24tik abenduaren 31ra

Ordutegia: Astelehenetik barikura: 10:00 – 20:30 eta larunbatetan: 10:00 – 14:00

Liburutegiaren Eguna

Urriaren 24an, Liburutegiaren Eguna ospatzen da, hori dela eta, Bilboko Udal  Liburutegietan,   honako jardera hauek burutuko ditugu.

escanear0006_3

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN

escanear0006_3SOLASALDIA: MIREN AGUR MEABE ETA ARANTXA URRETABIZKAIAREN LIBURUTEGIAK. Moderatzailea: Pili Kaltzada

Idazleok beraien liburutegiak eta irakurle experientziak jorratuko dituzte.

Helduentzat                                  Euskaraz

Urriaren 24an                                19:30etan

Jarraitu irakurtzen…