Zine-forum. Mugaldeko mezuak

Mugaldeko mezuak. Zuzendaria: Xuban Intxausti.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua dela eta sortutako Europa Transit programaren barruan lehengo saioa da.

Dokumental honetan, argazki- kazetaria den Sergi Camara, Ceuta eta Maroko arteko mugara doa.

Bere proiektu honetan, aspalditik Europan bizi diren etorkinei argazkiak ateratzeaz gain, etorkin horiei muga gurutzatu berri duen jendeari mezu bat igortzeko eskatzen die.  Bi ikuspegi desberdinak azaltzen, baina  amets berberarekin,  duintasunez bizitzea.

DEUSTUKO LIBURUTEGIAN

AZAROak 8        18:30

Literatura Tailerrak

Begoña, Bidebarrieta eta Deustuko Literatura Tailerretan parte hartzeko izena emateko epea hasi da:

Izen – ematea: urriaren 3tik 28ra

Plaza kopuru mugatua: Zozketa bidezko esleipena, azaroaren 3an izango da

  • Deustuko Liburutegia: Literary Club (inglés):                    bibliotecadeusto@bilbao.eus                  Tel. 944 47 46 04
  • Begoñako Liburutegia: Irakurketa Kluba (euskara):          bibliotecabegona@bilbao.eus                 Tel. 944 73 47 54
  • Bidebarrietako Liburutegia: Literatura Tailerra (euskara): animacion@bilbao.eus                          Tel. 944 16 29 88

Gaztelaniazko Literatura Tailerra,  Bidebarrietako Liburutegian, otsailetik ekainara arte izango da.

Honetan parte hartzeko  izena emateko epea urtarrilean izango da.

“BOOKTUBER KEDADA”

14-18 urte bitarteko gaztea zara? Youtuben ibiltzea atsegin duzu? Ba animatu Booktuberboom Lehiaketan parte hartzera.

Grabatu bideo bat euskaraz irakurri duzun liburu bat gomendatzen eta Youtubera igo.  Sari mundialak daude jokoan!!!

 Zelan parte hartu?

Maiatzaren 26an  18:30etan Deustuko Udal Liburutegian, “Booktuber kedada”antolatuko dugu.

Bertan, Mattin Zeberio youtuber gazteak lehiaketan parte hartzeko bideoa zelan grabatu eta Youtubera igo azalduko du eta izan daitezkeen zalantzak argituko ditu.

Kedada honetan lagunarte giroan bilduko gara! Zatoz eta ezagutu booktuber fenomenoa, ikusi zer den booktube bat, ikasi nola egiten den, eta animatu lehiaketan parte hartzera. Sari mundialak daude jokoan!!

   Informazio +:

https://booktuberboom.wordpress.com/egitasmoa/

https://booktuberboom.files.wordpress.com/2017/03/diptikoa1.pdf