Bauhaus 1919-2019

Bauhaus Eskolaren mendeurrena dela eta, Bidebarrietako Liburutegian,  liburu erakusketa bat antolatu egin dugu.

Walter Gropius arkitektoak arte ederrak, eskulanak, arkitektura eta teknologia elkartu zituen Eskola hau sortu zuen  Weimaren, 1919an.

Eskolak eragin handia izan zuen beste praktika artistiko batzuetan, hala nola zinema, antzerkia, eskultura edo zeramika.

Bere helburua: biztanleriaren behar praktikoei erantzutea, edertasuna edo diseinua anintzat hartuz eta modu erradilakean egun zuen, aurreko guztiekin apurtzen eta modernitatearen oinarriak finkatuz.

Liburu Azoka

Bilboko Liburu Azoka martxan dago.

Bilboko Udal Liburutegiek kokatutako kasetan, honako hau eskaintzen dizugu:

Gure liburutegiei buruzko informazioa

Azken urte hontan, Bilbori buruzko edo bilbotarrek idatzitako liburuen erakusketa, hala nola, Azokara etorriko diren idazleek idatzitzko liburuen lagin bat ere ikusgai egongo da.

Areatzako parkean, ekainaren 9ra arte Bilboko Liburu Azoka izango da.

Liburuen  aurkezpenak, hitzaldiak, sinadurak, tailerrak, literatura sariak egongo dira.

Areatzako pasealekuan

Maiatzaren 30etik ekainaren 9ra arte

11:00-14:00 / 17:00-21:00

Asiar Zinemagintza. Harri bitxi anitza

Asiar zinemagintzari buruzko erakusketa, Bidebarrietako Liburutegiko Egunerokotasun Gelan.

Erakusketan dauden dokumentu guztiak mailegagarriak dira.

Erakusketa honek lehio txiki bat zabaldu nahi dio zinemaren erraldoi honi. Asiar industriak, Hollywoodeko aginduen eraginpean ere egon arren, munduaz dugun ikuspuntu dezberdin baten aukera ematen du. Eta honek  ekialdeko lilurara garamatza; ezagutzen ez dugun urrutiko zehozer, nekez lortu daitekeena, exotikoa, suspergarria, gure errutinatik ateratzen gaituena, beste unibertso dezberdin batzuetara garamatzana eta ikusteko jakin-mina sortzen duena.

GIZAZINEA

CAOSTICA taldeak,  GIZAZINEA Programaren 9.edizioa martxan jarri du.

Zine, hitzaldi, kontzertu eta erakusketa saioek osatzen dute programa hau giza eskubideen inguruko hausnarketarako gune bat izateko.

PROGRAMA

Bilboko Udal Liburutegietan, hainbat pelikula, maileguan hartzeko zure eskura daude.

Bestalde, eLiburutegi izeneko Liburutegi digitaletik, maileguan,  pelikulak eta dokumentalak jaits ditzakezu.