Uda honetan… irakurketan murgildu!

P7020010

 

Uda honetan zehaz “Liburuz blai” haurrentzako irakurketa gidan agertzen diren liburuak Begoñako liburutegian ikusgai eta mailegagarri egongo dira erakusketa batean.

Murgildu zaitez proposatzen dizkizugun udarako irakurketetan, etxean, hondartzan ala igerilekuan zaudela, istorio freskagarri eta jarduera dibertigarriez gozatu ahal izateko, baita ingelesa ikasten duzun bitartean ere.

Abusuko historiari buruzko argazkien erakusketa

Kultura eta Hezkuntza Sailak Abusu auzoko 1980. urtea baino lehenagoko argazkiak biltzeko zuen laguntza eskatzen dizue. Irailaren 26a baino lehen jasotzen diren argazki onenak, ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan antolatu duen eta azaroaren 26an Abusuko kiroldegian inauguratuko den erakusketan erakutsiko dira.

Hortaz, Abusuko argazkirik badaukazu, 1980a baino lehenagokoak, Ibaialde Udal liburutegietara eraman ditzakezu uztailaren 14tik irailaren 26ra, 09:00etatik 13:45era bitartean.

 

+ Info: www.expobilbaoizan.net / Facebook: Bilbao Izan

Liburu Azoka

CIMG0767

 

Bilbaoko Areatzako Liburu Azokan udal liburutegiak kaseta bat jarri dute, non azken urte honetan, Bilbori buruz hala nola bilbotarrek, argitaratutako liburuen erakusketa aurkesten duten.

Informazioa ere eskaintzen dugu, urte osoan zehar liburutegiek eskeintzen dituzten zerbitzuei eta baliabidei buruzkoa.