GIZAZINEA

CAOSTICA taldeak,  GIZAZINEA Programaren 9.edizioa martxan jarri du.

Zine, hitzaldi, kontzertu eta erakusketa saioek osatzen dute programa hau giza eskubideen inguruko hausnarketarako gune bat izateko.

PROGRAMA

Bilboko Udal Liburutegietan, hainbat pelikula, maileguan hartzeko zure eskura daude.

Bestalde, eLiburutegi izeneko Liburutegi digitaletik, maileguan,  pelikulak eta dokumentalak jaits ditzakezu.

Franko-belgiar komikia

KOMIKIEN ERAKUSKETA BERRIA BIDEBARRIETAN

Egunerokotasunaren Gelan

Komiki franko-belgiarrari buruzko erakusketa. Bande Desinée (DB edo Bedé) deritzonak, Belgikan, Suitzan eta Frantzian ekoizten diren istorio grafikoak biltzen ditu.

Erakusketako komiki guztiak mailegagarriak dira.

Itzaleko Ondarea. Ondarea Paperean

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zerbitzuak antolatu duen erakusketa bat da, 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen xedeekin bat etorriz: Europako kultura-ondarea babestea, mantentzea, aztertzea eta zabaltzea.

Erakusketa honetan ezkutuan dagoen Bizkaiko Foru Liburutegiko eta Agiritegi Historikoko papereko ondare baliotsuaren zati txiki bat erakusten da. Erakusketarako piezak aukeratzean, eskaintzen duten informazio historikoaz gainera, ezezagunak zaizkigun paperezko ondarearen hainbat elementu baloratu dira, esaterako: paper motak, tintak, tipografía, azalak, kaligrafia eta baita ere, liburu, egunkari eta agierietako lerroen artean oharkabean pasatzen diren ilustrazioak.

ONDARE ARETOA: Mª Diaz Harokoa, 11. Bilbo.  Tel 94 406 7737

2018ko azaroak 12-2019ko otsailak 15

Astelehenetik larunbatera 10.00-14.00, 17.00-20.30 h.

Igandeetan eta jaiegunetan: Itxita

Emakume Idazleen Eguna

Emakume Idazleen Eguna (urriak 15) dela eta, Bidebarrietako Liburutegiak Liburu erakusketa bat antolatu egin du “Emakume Errebolbtariak eta Urratzaileak” izenekoa.

Ekimen hau 2016an bultzatu zuten Liburutegi Nazionalak, Clásicas Elkarteak eta Emakume Zuzendarikide, Exekutibo, Profesional eta Enpresarien Espainako Federazioak (FEDEPE), eta denboraren poderíos, liburutegik, elkarteak eta era askotako erakunde publiko eta pribatuak gehituz joan zaizkie. Urtero, gai bat proposatu eta emakume idazle kopuru jakin bat omentzea erabakitzen da, bizirik edo hautaturiko gaiari lotuta jardunean duaden emakumeak baztertuz.

Aurtengo lemapea “Emakume erreboltariak eta urratzaileak” da

Aurten, omenduta izan diren artean bi emakume idazle bilbotarrak daude:

Sorne Unzueta (1900-2005)

Angela Figuera Aymerich (1902-1984)