68ko Maiatzak

68ko Maiatzaren 50 urteurrena dela eta, Bidebarrietako Liburutegian, 68ko Maiatzak izeneko erakusketa antolatu dugu.

68ko Maiatza ez zen urte bakar bat edo hilabete bakar bat izan. Asko hitz egin da Pariseko 68ko Maiatzaz, ikasleen matxinadaz. Baina nekazarien 68 bat ere egon zen, langileen eta intelektualen 68 bat. Parisekoa bezala Pragako 68a ere izan zen, Nanterreko ikasleak bezala 68 hartan Mexikokoak ere altxatu ziren, eta, Tlatelolco plazako sarraskian, 200 balaz hil eta 500 zauritu zituzten. Egon zen Txinako 68a, Brasilgoa, Euskal Herrikoa. Denak hain ezberdin eta orduan hain berdinak, beren garaipen eta porrotak bezalaxe. Ez da, hortaz, 68 bakar eta monolitikorik. Matxinada izpiritu bat munduko lau izkinetan sustraitu zen. Emakumearen askapenerako, sexu askapenerako, antiautoritarismoarentzat, unibertsitatearen demokratizazioarentzat mugarri izan zen. Hau guztia erakustea da gure asmoa 68-ko MAIATZAK erakusketarekin.

1968a gizarte pila bat txikituta geratu ziren urtea ere bada. Besteak beste, errepaso azkar bat eginez, AEBetan Martin Luther King erail zuten eta Vietnamgo gerraren aurkako errebelioa zabaldu zen urtea izan zen. Mugimendu hippyaren hasiera, bere Flower Power (“Loreen boterea”) eta Make love, not war (“Amodioa egin, ez gerra”) leloekin, eta bere Meka partikularreko, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko, matxinadarekin. Vietnamen, Tet-eko erasoaldiak abiatu zuen Viet Cong gerrillak. Eta estatubatuarrei gerra militarki irabazterik ez zutela demostratu zieten. Urte bereko Txinako Iraultza Kulturalak edo Txekoslovakiako Pragako Udaberriak, kataklismoaren pareko aldaketak eragin zituzten. Eta, urrutira gabe, gure herrian bertan badugu egoera aldatu, kontzientziak astindu eta historia azkartu zuen gertakaria: ETAko buruzagi Txabi Etxebarrietaren heriotza Tolosako Benta Handin.

Gure mugetatik kanpo guztia iraultzea posible zela ematen zuen bitartean, Frankoren diktadurak erabateko zentsura ezartzen zuen, “status quo”-a zalantzan jartzen zuen edozein pentsamolderi kontrol latza inposatuz. Dena debekatuta zegoen baina ideia eta kultura-korronte horiek mugak gainditu eta garaiko gazte haietan sakon sartu ziren.

Euskal herrian suspertze kultural, politiko eta sozialaren garaia ere bada. Musika munduan “Ez dok hamairu”, arte eta banguardietan GAUR taldeak sortuko dira. Aresti, Saizarbitoria, Txillardegi eta Mirande besteak beste literaturan nabarituko dira. Euskaldunon jatorria eta literaturaren historiari buruz lan mardulak aurkeztuko dira. Lehenengo ikastolak eta Euskara Batua jaio egiten dira.

50 urte pasa dira ordutik hona, orduan gazte zirenak garai liluragarri eta ameslari hura gogoratu dezakete. Besteoi, zer eta non gertatu eta nortzuk izan ziren protagonista nagusiak ezagutzera gonbidatzen dizuegu.

Ongi etorri 68-ra!!

Iturria

Ilunpetik argira

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udal Liburutegietan, honako jarduera hauek antolatu egin ditugu:

  • ILUNPETIK ARGIRA / ROMPIENDO LA INVISIBILIDAD” liburu erakusketa,  ahotsa isilduta zegoen hainbat emakume sotzaile, borrokalari eta langileen lana aldarrikatzeko asmoz.  Bidebarrietako Liburutegian (beira-arasetan).
  • Haurrentzako Ipuinkontaketak: Euskaraz, aldez aurretiko inskripzioarekin, 18:00etan, honako liburutegia hauetan:
    • Emakumeok=Kontatzen (Apika) .  San Adriángo Liburutegian,  martxoak 7
    • Ipuinetatik jabekuntzarantz ( Itziar Saenz de Ojer). Iralako Liburutegia, martxoak 12
    • Europako ipuinak (Maider Galarza).  Zabalako Liburutegia, martxoak 19

Parrapean Komiki Egunak

Erakusketek, hitzaldiek, liburuen aurkezpenek eta espezializatutako azoka batek zentratuko dute Bilboko Udalak euskarazko komikiaren inguruan antolatu duen “Parrapean – Komiki Egunak”.

Begoñako Liburutegian:

Komiki Lehiaketa: 14-17 urte bitarteko guztiek parte har dezaketa lehiaketan.

Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartekoa, Begoñako Liburutegian.

“Tintazko itsasoan..branka haizeari!”. Daniel Redondo (Josep Camino Saria 2017) komikigilearen inguruko erakusketa.

Info +: http://kulturabarrutik.eus/eu/programa/parrapean-komiki-egunak/

Erakusketa “Screwball comedy”

BEGOÑAKO LIBURUTEGIAN           MARTXOAREN 3ra arte

Screwball Comedy XX. mendeko 30 eta 40 hamarkadetan eman zen zinema komedia generoari deitzen zaio. Genero honetan zuzendari eta aktore ezagun askok egin zuten lan: Howard Hawks, Frank Capra, Cary Grant, Katherine Hepburn eta beste askok.

Egoera xelebreak, elkarrizketa arin eta ingeniotsuak, sexuen gerra, kritika soziala, etab. hauek izan ziren filma hauen ezaugarri tipikoak.

Genero hau omentzeko 15 filma baino gehiago jarri ditugu mailegugarri zuen gustokoa izan dadin.