Erakusketa “Screwball comedy”

BEGOÑAKO LIBURUTEGIAN           MARTXOAREN 3ra arte

Screwball Comedy XX. mendeko 30 eta 40 hamarkadetan eman zen zinema komedia generoari deitzen zaio. Genero honetan zuzendari eta aktore ezagun askok egin zuten lan: Howard Hawks, Frank Capra, Cary Grant, Katherine Hepburn eta beste askok.

Egoera xelebreak, elkarrizketa arin eta ingeniotsuak, sexuen gerra, kritika soziala, etab. hauek izan ziren filma hauen ezaugarri tipikoak.

Genero hau omentzeko 15 filma baino gehiago jarri ditugu mailegugarri zuen gustokoa izan dadin.

Erakusketa “Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena”

iralajpg

“Iralabarri: auzo baten bizitzan, mendeurrena” argazki erakusketak izan duen arrakasta eta gero, 2017ko urtarrilaren 29a arte luzatuko dugu. Gogoratu Iralabarri auzoko Kirikiño etorbideko plazan bertan (Zabalburu plazatik gertu) dagoela eta 400 argazkitik gora jasotzen duen erakusketak auzoko historia azaltzea eta zabaltzea duela helburu. Ez galdu ikusteko aukera berria!

 

+INFO: 944 010 010 / www.bilbaokultura.eus / Facebook: Bilbao Izan / Youtube: Bilbao Kultura

Abenduko programa

abendua-16

Bilboko Udal Liburutegiek, abenduan egiteko hainbat jarduera proposatzen dute, azpimarratzekoak direnak izanik:

  • Haurreentzat: ohiko ipuin kontaketa saioez gain, Karigami eta Gabon Tailerrak
  • Helduentzat: Bidebarrietako Liburutegian, “Emari Berria. Euskal Musika XXI. Mendea” erakusketa eta kulturgunean, Euskararen Eguna dela eta, Miren Agur Meaberen eta Inunen eskutik “Larruaren Kodea” poesía eta musika errezitala, hala nola Liburu aurkezpenak eta “Eztabaida Literaturarekin” programaren barruko hitzaldiak.

PROGRAMA